‘Kakatua dabel ur’ ikuskizuna Urtzi Urkizu eta Urko Menaiaren eskutik
Urko Menaia (Donostia, 1974). Joera artistiko anitzetako familia batean jaioa da. Gaztaroan Bilbon Arte Ederretako ikasketak egiten egoala egin eban lehen agerraldi publikoa fakultadean bertan. Ikasketak amaitu eta Idoia Oteiza piano joleagaz batera Fanniplatz-tangoa bikote musíkala osotu eban. 1998tik 2003ra, zenbait plazatan ibili ziran tangoa, euskal kantuak eta pieza originalak nahastuz. Geroztik, Monica & Carlos eta Joseba & Bakartxo tango dantzariakaz saioak emon ditu Euskal Herriko antzokietan. Euskal kantuen errepertorioagaz eta gitarreagaz lagunduta ibilten da zenbait plazatan, batez be Donostian. 2004an bere kantuen errepertorio bat osotuta bi kontzertu eskaini ebazan.
Urtzi Urkizu (Lezo, 1975) ogibidez kazetaria da eta Berria egunkarian egiten dau lan. Donostiako Ibai Ikastolan egoala, ingelesezko klase partikularretan hasi zan antzerkia egiten, Itziar Bajineta zanaren eskutik. 2000. urtean, Oier Guillanegaz batera, ‘Bidaiak: tesina tragikomikoa eta testuen irakurketa’ emonaldiaren estreinatzale izan zan (urte bitan 22 emonaldi egin ebezan, bidaia mota desbardinetan oinarritutako poema, ipuin eta esketxakaz. Mikelazuloren ‘Beste bat apalerako’ liburuan parte-hartzaile izan zan Guillan eta beste zortzi idazlegaz batera. ‘Letren kilimak’ izeneko emonaldietan ibilitakoa. 2003an, ‘Eskubiko pareta’ ikuskizunaren sortzaile Mikelazuloko Oier Guillan, Asier Sarasola, Javi Barandiaran eta Idoia Beretarbiderenegaz (17 emonaldi ). 2004ko udabarrian, ‘Kilimamuak’ diska-liburuan parte hartu eban Urko Menaiagaz alkarlanean. Hatsa alkartearen olerki bildumetan olerki idazle. ‘Pagoarte’-ren urtekarian ipuin eta poema idazle. ‘Ostiela’ literatur aldizkarian kolaboratzaile eta Mikelazuloko urte osoko jardunean arduradun.
Bizkaie!
Hatsa alkarteak, urtean behin agertzen dituan olerki eta testoei jarraipen bat emon guran, sail barria antolatu dau: ‘Maite ditugun olerkariak’; helburua, hilero olerkari bat konbidetea da eta horregaz eguna pasetea. Hatsa alkartekoentzat, ez dira olerkariak behar bezela ezagutzen, euren poesiak irakurtea edo entzutea ez da nahikoa. Olerkariaren barruko sakontasuna topetako, eurekaz momentu batzuk bizitea nahitaezkoa da. Liburuen eta testuen garrantzia intelektualki ukaezina izan arren, berba bizia askosaz adierazkorragoa da, idazle eta irakurleen artean hartu-emon estuagoak sustatzen ditualako.
Hatsa alkartearen ekimen barritzailearen barruan, Urtzi Urkizu olerkaria eta Urko Menaia musikaria izango dira protagonista.
Hiru zatitan banatuko da emonaldia, gai desbardinak jorratuz. Atal bakotxean sei bat poema irakurri (edo batzuetan interpretau) egingo ditu Urkizuk eta atal bakotxaren amaieran Urko Menaiak abesti bat kantauko dau. Danetara, lau abesti kantauko ditu.
‘Kakatua dabel ur’ izenaren esanahia: Kakatua, Urtzi Urkizuk jorratutako poema estilo bat da, berak sortua, berba jokoetan oinarritua. Dabel ur, bi testu bikoiztu egingo dabez Urtzik eta Urkok, bakotxak bere estiloa landuz. Beraz, ur bikotxa edo double ur.
Hausnarketarako abagunea eskaini gura dau emonaldiak, baita tarte atsegin bat pasetako aukerea be. Gauzak holan dirala, umoreak pisu handia hartuko dau une batzuetan eta Urkizuk fikzinozko personaia pare bat interpretauko ditu ikuskizunean zehar. Ames egiteko eta amesak beteten saiatzeko deia be egin gura dabe Urkizuk eta Menaiak, modu apalean.
‘Maite ditugun olerkariak’, Senpereko Oxtikenean, irailaren 24an
Egitaraua:
- Goizeko 9:15ean, hitzordua Oxtikenean, Senperen.
- 10:00etan, oinezko ibilaldia Sarako Harpeak eta Zugarramurdi bitartean.
- 13:00etan, bazkaria Anttonen Bordan, Zugarramurdin.
(Bazkarirako, hilaren 22a baino lehen emon izena ondoko telefonoetan: 0 6 76 17 88 52 edo 00 33 676 17 88 52.
- Arratsaldeko 16:00etan, Urtzi Urkizu eta Urko Menaiaren ‘Kakatua dabel Ur’ saio poetiko barria.