Simon Bolivar Kurutzea emongo deutsie Ibarretxe lehendakariari Kolonbian
Bizkaie!
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria irailaren 26an joango da Kolonbiara, Biarritzeko Taldearen bileran parte hartzeko. Horrezaz ganera, Alvaro Uribe presidenteagaz egingo dau batzarra eta Simon Bolivar Kurutzea, Kolonbiako Kongresuak emoten dauen ikurrik garrantzitsuena jasoko dau. Kurutze horren bidez, lehendakaria bakearen alde egiten ari dan lana saritu gura dabe Kolonbiako agintariek.
Beste alde batetik, egun horreetan bigarren euskal astea egingo dabe Kolonbian, Bogotako Euskal Etxeak antolatuta eta okasinorako beren beregi preparautako ekitaldietan izango da Ibarretxe. Horeen artean, euskal sukaldaritzeari buruzko astea (El Nogal klubean) eta Amagoia LoroƱoren zuzendaritzapean, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren hiru emonaldi izango dira.
Irailaren 29an eta 30ean alkartuko da Biarritzeko Taldea Kolonbian, eta horixe izango da lehendakariaren bidaiaren ardatza. 'Garapen soziala eta demokrazia' gaiari buruz eztabaidatuko dabe Europako eta Latinoamerikako agintariek bileran eta aurreko urteotan lez, Latinoamerikako zenbait presidente ohi egongo dira, enpresaburuakaz eta intelektualakaz batera.