Euskaldunok munduan  IV. urtea // 128. zenbakia

Eusko Ikaskuntzak Interneten jarri dau EuskoSare

Bizkaie!

Eusko Ikaskuntzak Interneten jarri dau EuskoSare webgunearen lehen bersinoa www.euskosare.org helbidean euskal komunidade globalaren gune izateko asmoagaz.

EuskoSare Eusko Ikaskuntzaren ekimen bat da eta Euskal Komunidade Globalaren barruan komunikazinoa eta lankidetzea areagotzea da helburua. EuskoSareren webgunea ekimen horri eusten deutson plataformea da, topagune birtual bat euskal munduko persona eta erakundeentzat.

EuskoSare Proiektua topaketarako, hartu-emonetarako eta lankidetzarako sare moduan sortu zan. Esangura horretan, EuskoSare zenbait komunidade birtualez horniturik agertu da Interneten, sendo finkatuak horreetako batzuk eta eratze bidean beste batzuk. Komunidadeen kopurua azkar haztea da asmoa.

Era berean, gaurko egunetik euskaldunentzat interesgarriak diran albisteak eskainiko ditu, besteak beste, euskal egunkarietako tituluak, sarbidea TB eta irrati emonaldietarako eta mundu osoko euskal gizataldeen bizitzari buruzko informazinoa. Azken ataleko albisteak euskal presentzia daben herrialdeetan banaturiko laguntzaileek bideratuko dabez.

Ganera, abiaburu honetan webguneak bestelako edukinak eskaintzen ditu, diasporearen eskariei eta euskal munduaren barruko informazino eta lankidetza preminei erantzutearren: Internet bidezko ikastaroak, abizenei buruzko informazinoa, euskerea eta kultureari buruzko baliabideak, ekonomia eta hezkuntza alorreko informazinoa, datuak eta informazinoa Euskal Herriko bizitzaz eta turismoaz, nazionalidade bikotxari buruzko informazinoa eta beste.

Diasporako euskal erakunde guztien datu baseak, datuak guztiz eguneraturik eskaintzen ditu. Horrezaz ganera, daborduko Interneten erabilgarri dagozan zerbitzu garratzitsuenetako batzuk nabarmendu beharra dago: Familiarteko Topaketa Programea da horreetako bat, fenomeno migratzaileen ondorioz, hartu-emonak galdu dabezan familiei laguntzinoa emoteko helburua dukana.

Ganera, euskal etxeek azoketan parte hartu dagien laguntzinoetarako programea abian da. Kultura eta ekonomia arloetan azoketan euskal kulturea eta errealidadea zabaldu gura dabezan euskal etxeei zuzenduriko programa honen bidez, euskal etxeek Euskal Herriko erakundeen laguntzinoa jaso leikie informazinoa, liburuskak, liburuak eta bestelako material batzuk lortzeko.

Ekimen horreek guztiek, eta EuskoSare osoak, euskaldunena dan eta euskaldunen zerbitzuan izango dan sare bat sortzea dabe helburu. Horren oinarrian lankidetza espiritua azpimarratu dabee webgune barriaren arduradunek.

EuskoSare honen kudeaketa taldea hainbat lekutan banaturik dago: Buenos Aires (Argentina), Donostia eta Hiriburu (Euskal Herria) eta San Francisco (AEB).

www.euskosare.org, euskeraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez dago..