Wintercase Jaialdia aurten be Bilbon
Zemendiaren 3an, Eskoziako Teenage Fanclub talde handiaren txandea izango da; egunotan plazaratu barri dau lan barria, pop doinuak lantzen klasikoa dan taldeak. Eurekaz batera, beste klasiko batzuk, The Go Betweens, eta euren aurretik The Delays taldea.
Zemendiaren 10ean, Manchester uriko Ian Brown kantaria izango da. Ian Brown The Stone Roses talde esanguratsuko burua izan zan. Manchester-en sortu dan talderik esanguratsuenetarikoa izan zan The Stone Roses, psikodelia, rock eta pop estiloak nahasten trebea. Egun berean, Ingalaterran izen handia dan Supergrass taldeak joko dau; beraz, kitarra doinu bereziak nagusituko dira, 70. hamarkadako Ingalaterrako musikearen oinordekotzat hartu geinkezanakaz. Eurekaz I’am Kloot taldea izango da.
Zemendiaren 20an, The Tears taldea izango da izen nagusia; berau Suede taldeko buru izandako abeslari eta gitarrajolearen proiektu barria da. Eurekaz batera aurtengo ezustekoa izan dan talde gaztea Kayes Chiefs; doinu freskagarriak, U2 taldearen teloneru lana egin dauen talde honek dakartzanak.
Azken buruan, zemendiaren 24rako, Mercury Rev taldea iragarri dabe antolatzaileek. Estadu Batuetako taldea ospetsu bihurtu da mundu osoan bere doinu psikodelikoak pop musikeagaz buztartukeran. Taldearen disko gomendagarriena “Deserter Songs” da. Mercury Rev taldeagaz batera, intensidadea jorratzen maisu diren The Dirty Three taldekoak be agertuko dira eszenatokian.
Gotzon Uribe
Bigarren urtez jarrain ospatuko da Bilbon Wintercase jaialdia. Bartzelonako Sinnamon kontzertu kudeatzaileak antolatzen dauen jaialdi ibiltaria da berau. Estaduan lau lekutan ospatzen da jaialdia: Bilbo, Bartzelona, Madrid eta Valentzian. Kontuak kontu, ibiltaria izanik parte hartzen daben taldeak uri batetik bestera ibilten dira. Igaz Bilbon Low, Tindersticks, Los Planetas, Hope of Status edota The Dears moduko taldeak ikusteko aukerea izan genduan eta aurten be musikeagaz gozetako aukerea egongo da zemendian Bilboko Kafe Antzokian. Aurretik jaialdiaren aurkezpen jai moduan urriaren 15ean, Kafe Antzokian Adam Green New York-eko kantaria izango da. 90. hamarkadearen azken urteotan mundu mailan arrakasta handia lortu eban mutilak The Moldy Peaches taldeagaz. Pop berezia jorratzen eban taldeak, ironiaz eta satiraz betetkoa. Talde lana baztertu eta bakarkako bi disko plazaratu ditu, honeek be letra ironikoakaz eta melodía ederrakaz jantzita; Green jn.aren azken lana “Gemstones” izenekoa da eta lan hori aurkeztera etorriko da Bilbora.
Wintercase Jaildia zemendiko lau astetan zehar banatuta egongo da eta goi mailako artista eta taldeak Bilbon -areto batean- ikusteko aukerea izango dogu. Ingalaterrako zein Estadu Batuetako talde piloa izango da gurean.