Hegaluzea kipula gozoagaz
Hegaluzea kipula gozoagaz
Osogaiak (4 lagunentzat)
- 4 hegaluze tajada.
- Uruna.
- 2 dl. oliba-orio.
- 100 gr. gurin
- Kipula 2
- 50 gr. azukera.
- Gatza.
Zelan egin
Lehenengo eta behin, kipula gozoa lantzen hasiko gara, denpora gehien kenduko deuskun kontua izango da eta. Holan ba, behin kipulea zuritu ostean, juliana eran ebagiko dogu (erdi bi egin eta luzetara). Ostean, kazola txiki batean oliba-orioa jarriko dogu eta hau berotzen danean, kipula ebagia ganetaruko deutsagu, gatza bota eta sueztitu ostean, gurina eta azukerea ganeratuko deutsaguz, astiro-astiro sueztitzen ixteko, tapeagaz eta su motelean. Denporatxu bat pasau ostean, hartu arte. Holan, kipula gozoa prest egongo da eta ostean hegaluzea preparauko dogu.
Hegaluzea preparetako, zartagin batean oliba-orioa jarriko dogu berotzen. Bitartean, atunari gatza botako deutsagu. Orioa bero dagoanean, bertan prijiduko dogu hegaluzea, urunetik pasau ostean. Buelta eta buelta bakarrik emongo deutsagu eta, oriotik atara ostean, kipulea daukagun kazolara botako dogu. Orduan, listo eukiko dogu platera. On egin!
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria
Kaixo irakurleok. Aurten, hegaluzearen edo atunaren denporaldia luzatu egin da eta, egia esan, antxoagaz baino suberte gehiago izan dogu. Abuztu osoan izan dau hegaluzeak prezio bera eta oso ona, ganera. Antza danez, irailean be mantenduko da prezio merke hori eta, horregaitik, guk aprobetxau egingo dogu gaurko platera egiteko. Oraingoan, kipula gozoagaz preparauko odgu. Plater hau momentu batean egin ahal izango dogu eta erraz-erraz, ganera. Holan ba, goazen ikustera zelan egiten dan.