Jan-edanak  IV. urtea // 127. zenbakia

Hegaluzea kipula gozoagaz


Hegaluzea kipula gozoagaz

Osogaiak (4 lagunentzat)

- 4 hegaluze tajada.
- uruna.
- 2 dl. oliba-orio.
- 100 gr. gurin.
-kipula 2
- 50 gr. azukera.
- Gatza.

Zelan egin

Lehenengo eta behin, kipula gozoa lantzen hasiko gara, denpora gehien kenduko deuskun kontua izango da eta. Holan ba, behin kipulea zuritu ostean, juliana eran ebagiko dogu (erdi bi egin eta luzetara). Ostean, kazola txiki batean oliba-orioa jarriko dogu eta hau berotzen danean, kipula ebagia ganetaruko deutsagu, gatza bota eta sueztitu ostean, gurina eta azukerea ganeratuko deutsaguz, astiro-astiro sueztitzen ixteko, tapeagaz eta su motelean. Denporatxu bat pasa ostean, tapea kendu eta tapa barik sueztitzen itxiko dogu, kipuleak guk gura dogun kolorea hartu arte. Holan, kipula gozoa eginda izango dogu eta ostean hegaluzea preparauko dogu.

Hegaluzea preparetako, zargatin batean oliba-orioa jarriko dogu berotzen. Bitartean, atunari gatza botako deutsagu. Orioa bero dagoanean, bertan prijiduko dogu hegaluzea, urunetik pasau ostean. Buelta eta buelta bakarrik emongo deutsagu eta, oriotik atara ostean, kipulea daukagun kazolara botako dogu. Orduan, listo eukiko dogu platera. On egin!

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok. Aurten, hegaluzearen edo atunaren denporaldia luzatu egin da eta, egia esan, antxoagaz baino suberte gehiago izan dogu. Abuztu osoan izan dau hegaluzeak prezio bera eta oso ona, ganera. Antza danez, irailean be mantenduko da prezio merke hori eta, horregaitik, guk aprobetxau egingo dogu gaurko platera egiteko. Oraingoan, kipula gozoagaz preparauko dogu. Plater hau momentu batean egiten da eta erraz-erraz, ganera. Holan ba, goazen ikustera zelan egiten dan.