Sommersturm
Honako hau Marco Kreuzpaintner zuzendariak egindako bigarren lana da eta ekoizpen aleman honetako argumentua identidade personala topetako ebagi beharreko bidearen ingurukoa da. Arraunean diharduen lagun biren istorioaz baliatuta, gaztetasunetik heldutasunera doan tarte eta bide gatxaren barri emoten da.
Horretarako, bada, bildurra eta mesfidantzea sortu eragiten dauenari aurre egiteko preminaren ganean egiten da berba; kasu honetan, protagonisteak bere homosexualidadea autortu eta jentaurrean nor eta zer dan erakutsi behar izango dau, bere burua onartzeko eta besteek errespetatzeko bide modura.
Pelikula honetan oso estilo didaktikoa erabili da, mezua argitzearren edo; ganera, ikasbideren bat eskaini gura daben filmetan jorratu ohi diran gaiak agiri dira, esate baterako adiskidetasuna, alkartasuna eta desbardinaren onarpena. Filma ondo eginda dago, zuzen egituratuta eta atonduta; bestalde, antzezpenak be azpimarragarriak dira eta akats bakarra zera da: pelikuleari darion sunda didaktikoa. Tarte batzuetan institutu bateko zine forum batean zagozela sentiduko dozue.
Joseba Terreros
-Zuzendaria: Marco Kreuzpaintner.
-Herrialdea: Alemania.
-Iraupena: 98 minutu.
-Antzezleak: Robert Stadlober (Tobi), Kostja Ullmann (Achim), Alicja Bachleda-Curus (Anke), Tristano Casanova (Georg), Miriam Morgenstern (Sandra), Marlon Kittel (Leo), Hanno Koffler (Malte), Jürgen Tonkel (Hansi), Alexa Maria Surholt (Susanne), Jeff Fischer (Flasche), Joseph M'Barek (Ferdl).
-Gidoia: Tom Bahmann eta Marco Kreuzpaintner; Marco Kreuzpaintner-en argumentu batean oinarrituta.
-Argazkia: Daniel Gottschalk.
-Muntaia: Hansjörg Weissbrich