Zinea  IV. urtea // 126. zenbakia

Frank Miller's Sin City


Hasikera batean film honen estetikea deigarri eta erakargarria izanagaitik be, apurka-apurka eta luzemetraiak aurrera egin ahala, konturatzen gara komikiari orpoz orpo jarraitzeko ardura edo obsesino hori istorioa garatzeko benetako galgea dana.

Robert RodrĂ­guezek berak behin baino gehiagotan esan dau komiki bat moldatzeko beharra baino gehiago zinera eroandako komini baten kopia egin gura izan dauela. Ahor dago pelikula honen arrakastea eta akatsa; izan be, 'Sin City' filmak lehenengo unekadan harritzen gaituan arren, estilo berezi honetara ohitzen goazen neurrian, elementu batzuk gogaikarri bihurtu daitekez, kontakizunaren erritmoa ezin biziagoa izan arren; hori jazoten da, kasu baterako, off-eko ahotsaren erabilkera neurribakoagaz.

Edozelan be, filmeko ekintzak arin-arinak dira eta, ganera, deskribaturiko munduaren gordintasunak nahiz indarkeriak ez deuskue atsedenerako aparteko tarterik ixten. Bestalde, personaien karakterizazinoa bikaina da eta antzezleek ondo be ondo beteten dabe euren lana. Beraz, hutsuneak hutsune, Frank Miller-en komikiaz gozatzeko aukera ona dala esan daiteke.

Joseba Terreros

-Zuzendaria: Frank Miller eta Robert RodrĂ­guez.
-Herrialdea: AEB.
-Iraupena: 129 minutu
-Antzezleak: Jessica Alba (Nancy), Benicio Del Toro (Jackie Boy), Brittany Murphy (Shellie), Clive Owen (Dwight), Mickey Rourke (Marv), Bruce Willis (Hartigan), Elijah Wood (Kevin), Rosario Dawson (Gail), Michael Clarke Duncan (Manute), Michael Madsen (Bob), Josh Hartnett (gizona), Carla Gugino (Lucille), Jaime King (Goldie), Nick Stahl (Roarke Jr), Devon Aoki (Miho), Alexis Bledel (Becky), Rutger Hauer (Roark kardenala).
-Gidoia: Frank Miller, bere komikietan oinarrituta.
-Argazkia: Robert Rodriguez.
-Muntaia: Robert Rodriguez