Gernikako Arbolearen kimu barria jarri dabe Uruguain
Bizkaie!
Pasa dan astean, hainbat euskaldun batu ziran Uruguain, Montevideoko Guernica plazan, Haize Hegoa euskal etxeak deituta. Ekitaldi berezia antolatu eben Gernikako Arbolearen kimua landatzeko.
1944an jarri eben lehenengoz haretx ezagunaren kimu bat Montevideon, Cataluña, Vidal y Fuentes eta Manuel Alonso kaleak alkartzen dituan plazan. Lekuari 'Plaza Guernica' izena jarri eutsen bonbardaketearen biktimen omenez. Ordutik hona urte asko pasau dira eta Montevideoko euskaldunek ez dabe gura haretxa galdu. Horregaitik, Haize Hegoa euskal etxearen ekimenez, 'euskaldunen askatasunaren eta demokraziaren ikurra' dan kimua jarri dabe.
Berbaldi labur baten ondoren, Guernica plazearen zaintzaileek haretx txikia jarri eben. Gero, han batu ziranek kimu txikira hurreratu eta lur apur bat botateko aukerea izan eben. Azkenik, Iparragirreren kantea abestu eta zugatzaren inguruan jantzan egin eben.