'Ehungarrenean hamaika', onenen artean onenakaz
Bizkaie!
Lauaxeta idazle bizkaitarraren inguruan hainbat ekitaldi egin dira aurten. Proiektu askok be argia ikusi dabe eta batzuk martxan jarri barri dabez, Ehungarrenean hamaika berbarako. Estepan Urkiagaren jaiotzatik ehun urte bete dirala eta, Euskal Herriko hamaika kantari eta konpositore esanguratsu batu dira poetearen testuetan oinarritutako beste hainbeste kanta sortzeko. Mikel Urdangarin, Gari, EƱaut Elorrieta, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Anje Duhalde, Txuma Murugarren, Petti, Xabier Montoia, Xabi Strubell eta Francis Diez kantariek grabauko dabe diskoa.
Rafa Rueda mungiarra da egitasmoaren zuzendaria. Diskoaren produzinoaz eta moldaketez bera arduratu da. Garagarrilean hasi ziran Katarin estudioan (Azkarate) grabetan eta lana abuztuaren amaierara arte luzatuko da. Holan, nahasketak irailean egingo ditu Anjel Katarinek eta urrirako kalean izango da Ehungarrenean hamaika izena hartuko dauen diskoa.
Diseinuaz Mel Mardaraz arduratuko da, alde plastikoak ahaztu barik. Edorta Jimenezek be ekarpentxua egin ahal izango dau eta zuzeneko kantaren bat edo beste be egongo da.
Hilabete batzuk falta dira lana kalean izateko. Gaztelupeko Hotsak arduratuko da koordinazino orokorraz eta zuzeneko aurkezpenak handik gitxira helduko dira.