Musikea  IV. urtea // 124. zenbakia

Talde lokalen kontzertuak Unamuno Plazan


Astelehenean Uribe Kostako Nun taldeak joko dau. Abeslaria neskea da eta euren rock musikea melodia eta tentsinoaren arteko erdibidean dago. Eurekaz batera, Gasteizko Same Old taldea dago, hardcore doinu gogorrakaz, Bartzelonako BCore zigiluko hainbat talderen eragina jarraituz.

Metal doinu sendoak martitzenean izango dira Konter eta Beforce taldeakaz. Heavy musika maite dabenen eguna izango da martitzena.

Eguastenean, The Killministers bakioaldeko taldearen punk-rock doinuak entzungo dira. Eurakaz batera Tolosako Lobo Eléctrico taldea egongo da.

Eguenari jagokonez, batetik Arratia aldeko Arean talde egongo da. Honeek be, Gaztelupeko Hotsak-en eskutik disko barria plazaratu dabe aurten eta hirukote legez doinu akustikoak eta elektrikoak lotzen dabez. Euren ostean Getxoko Cujo taldea izango da, 90. hamarkadaren erdialdean Getxon izandako musika mobimentu indartsutik bizirik geratzen dan talde bakarra. Aurten 10 urte bete dabez eta disko barria daukie aurkezteko. Neil Young edota The Replacements moduko taldeen oihartzuna jarraituz abesti finak egiten dabezan taldea da.

Barikuan, 70. hamarkadako rock astun eta gogorrak etorriko jakuz Medusa eta Positiva taldeakaz. Abestientan pisua eta indarra topetan dauen taldeak dira.

Amaitzeko, zapatuan Maxia eta Standard taldeak izango dira. Euren musikak 80. hamarkadan Manchester urian izandako musika mobimentuagaz zerikusia dauka. Oraintsu Benicassim-eko musika jaialdian izan dira.

Hauxe da gure talde gazte zoragarriakaz Aste Nagusiko iluntzeak pasetako aukera parebakoa.

Gotzon Uribe

Kontzertu ‘handiak’ antolatzeko Udaleko hainbat jai-antolatzaileren gustu txarra ikusita, Alde Zaharreko Unamuno plazan urterik urte gero eta zaletu gehiago batzen dira bizkaiko talde gazte eta barriak zuzenean ikusteko asmoz. Akaso, eszenatokirik zaharrena izango da, hau da, kontzertu gehien eskaini diran lekua. Urtero legez, iluntzeko zortzietan izango da zitea eta, su artifizialak hasi arte, egunero talde bi ikusteko aukerea izango da bertan.

Lehenengo egunean, zapatuan, Markinako Aterkings rock’n’roll taldea egon zan euren lehenengo diskoa aurkezten. Gaztelupeko Hotsak zigiluak plazaratu dau rock’n’roll klasiko eta basikoan oinarritutako lana. Eurakaz batera Suspenders taldea izan zan, punk doinuakaz.

Domekan, Addiction eta La Seda taldeak egon ziran. Biek be, doinu ilunak eta jatorria 80. hamarkadan daukienak jorratzen dabez. La Seda taldeak badaukaz Oihuka diskoetxeagaz plazaratutako bi disko. Talde horreek biak dira Bilbotarrak.