Omar Cerecedo kazetariak 'Hablemos de fronton' liburua Mexikon aurkeztu dau
Iratxe Ormatza
Joan dan astean, Mexikoko Euskal Etxean 'Hablemos de fronton' liburua aurkeztu eban Omar Ceredok. Liburuan frontoiaren inguruko gaiak jorratu dauz Ceredok. Pelotako txapeldunak eta zaleak dira liburuko istorioen protagonista nagusiak.
Pilota partiduen kronikak be irakurri daitekez liburuan eta, horrezaz ganera, pelotariei egin jakezan alkarrizketak be badagoz: Jakina, pelotazaleak be 'Hablemos de fronton' liburuaren parte dira, bertan agertzen dira zaleen jazoerak eta. Ernest Hemingway, Mario Moreno Cantinflas, Walt Disney eta Miguel
Unamuno liburuan azaltzen diran zaleen artean dagoz.
Gazterik hasi zan kazetari beharrean Omar Cerecedo eta 1994an Euskal Pilotaren Nazinoarteko Federazinoak emoten dauen Urrezko Luma irabazi eban.