Bilboko Aste Nagusian euskal rock taldeak Unamuno Plazan
Bizkaie!
Rock, hardcore, metal eta pop elektronikoko 18 euskal taldek joko dabe abuztuaren 20tik 27ra bitartean Bilboko Unamuno Plazan, Bizkaiko uriburuko Aste Nagusiaren barruan.
Modu honetan, Aterkings eta Suspenders (abuztuaren 20an), Addiction eta Laseda (21ean), Nun eta Same Old (22an), Konter eta Beforce (23an), The Killministers eta Lobo Electrico (24an), Arean eta Cujo (25ean), Medusa 33 eta Positiva (26an), eta Maxia eta Standxrad (27an) dira Unamunon joko daben taldeak.
2001eko Aste Nagusitik, Bilboko Udalak Euskal Herri osoko taldeak sartu ditu deialdi honetan, eta ez bakarrik bizkaitarrak, aurretik egiten zan moduan.
Aurtengo edizinoan, Bilboko Udaleko arduradunek prentsaurrekoan azaldu dabenez, musika estilo, hizkuntza eta talkideen generoen desbardintasunari egin gura izan jako lekua, euskal taldeen sustapena bultzatuz eta musikari profesional eta zaletuen arteko topaketa eta alkartrukea ahalbidetuz.