Jan-edanak  IV. urtea // 121. zenbakia

Idi-buztana


Idi-buztana

Osogaiak (4 lagunentzako):

 Kilo bi idi-buztan.
 10 berakatz ale.
 kilo erdi kipula.
 200 gr. azenario.
 3 porru
 400 gr. tomate.
 Litro bat ardao baltz.
 Litro bat salda.
 Uruna.

Zelan egin:

Lehenengo eta behin, idi-buztana garbitu eta norberaren gustuko zatietan ebagi behar da; normalean, prozesu hau harategian egiten dabe. Barazkiakaz be bardin egin behar da, garbitu eta zatitu modurik errazenean, gero saltsea pasauta joango da eta.

Ondoren, buztan zatiak gatz puntuan jarri eta urunetik pasauta zartagin batean gorrituko doguz; amaitzen dozuenean, aparte itxi. Barazkiak, barriz, presino-lapikoan sartu orio apur bategaz eta surtan imini.

Barazkiak ura galtzen hasten diranean, bertara botako doguz okela zatiak eta dana batera barriro surtan eukiko dogu; jarraian, ardao baltza eta saldea bota behar da dana tapau arte. Tapea jarri lapikoari, itxi lurruna botaten hasi arte eta balbulea bistan dagoanetik 90 minututan egozten itxiko dogu. Ondoren, lapikoa hotzitzen itxi eta tapea zabaldu. Hurrengo pausuan, buztan zatiak saltsatik atara eta saltsea, barriz, pasa-puretik pasau; purea daukagunean, barriro buztan zatiak pureagaz nahastau eta dana batera irakiten jarriko dogu; azkenean, gatz puntuan jartea baino ez jaku faltako.

Mahaira atara aurretik, berotzea komeni da eta zeozelan platera apaindu eta aberastu gura izan ezkero, patata purea eta barazkiak be erabili daitekez. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleak, aspaldi ez dogu errezetarik egin okeleagaz eta oraingoan horrexeri ekingo deutsagu. Preparauko dogun okelea nahikoa merkea da eta panora ekonomikoa zelan dagoan ikusita ondo gogoan hartzekoa. Beraz, idi-buztana landuko dogu era tradizionalean; hortik aurrera, era tradizionalean preparetan ikasi ostean, makinatxu bat bariedadegaz ausartuko gara. Besterik barik, jantzi amantala eta galdu gaitezan lapiko artean.