Bertsotan  IV. urtea // 121. zenbakia

Zortzi nobio


Neska polit bat jagok
Laukizko herrien;
zortzi nobio ein deituz
urte bi terdien.
Ez ibil bazan beti
fineza garbien:
zortzigarrena deuko
inozko larrien.

Lehelengo nobioa
ei zan kuberue,
mutil galanta baina
bekoki pardue.
Hagaz hartu banendun
neure (i)estadue,
orain egongo nintzen
ondo ezkondue.

Bigarren nobioa
zan zapatarie;
koxoa ixen ezpalitz
konsolagarrie.
Neupere banittuzen
orrotza ta harie,
baina (i)enendun gure
nik zapatarie.

Hirugarren nobioa
dogu alargune,
baztar askon jaubie,
erederu jaune.
Euki ezpazittuzen
etze bete ume,
egie da zeozer
egingo gendune.

Laugarren nobioa
gauean zan joaten
gelako bentanea
koska-koska joten.
Aurreko atea jo
ta atzera urten
hori bai, Josepatxo,
sarri egin zeunsten.

Bosgarren nobioa
dogu (i)Eusebio;
egunen pezeta bi
deukoz diario
Berau ixengo neuke
inor baino hobago,
berak gure banendu
ni konforme nago.

Seigarren nobioa
Eustakio Eulea
prakazahar inuzente
koitedu pobrea.
Hik bere bahenduen
ezkondu gurea
baina eragin heunstan
erretiradea.

Zazpigarren nobioa
zan barranderue
irabaziten eban
bastante dirue.
Hak bere euki ez baleu
zurie burue
beste bat izango zan
neronen asmue.

Zortzigarren nobioa
Jose auzokoa
hamazortzi urteko
mutil ditxosoa.
Gorputz ederra eta
amodiosoa
zeuk izan behar dozu
neure esposoa.

Ni zure lehengusu ta
zu nire lehengusin
ibili zaite hortik
ixiltxo behinepein.
Badakit zabizena
kanpotik esaten
despeidatu nozula
bentanaren baten.

Zu orain ibilteko
holakoak esaten
ni zure bentanara
ez nintzen joaten.
hamaika demonino
bajagok munduen
Josepa lehengusinak
engainau nenduen.

Bertso zaharrakaz aurrera egin behar dogu atzera be. Izan be, Bizkaiko Bertsogintza liburuetan dagoan altxorra pantailaratzea ezinbesteko lana baita. Ganera, oraingoan dakardazan bertsoak neuk buruz ikasitako bizkaierazko lehenengo bertsoak dira. Tira, sarritan ahazten dot zatiren bat edo beste, baina entzun neban lehenengo sorta izan zan, Eustakio Eulearen ‘Zortzi nobio’.

Xabier Paia