Kulturea  IV. urtea // 121. zenbakia

'Bizkaiko Foru Zaharra' euskal nortasunaren oinarrizko liburua ingelesera itzuli dabe


Bizkaie!

'The oldo law of Bizkaia', Bizkaiko Foru Zaharra ingelesez irakurri daiteke daborduko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Renoko Unibersidadeko Center for Basque Studies erakundeko Lagunen Elkarteak sinaturiko lankidetza hitzarmenari esker.

Lau liburu itzuliko dabez Euskal Klasikoen Sortan, eta 'The Old Law of Bizkaia' izan da lehenengoa. Ondoren, euskal apologisten testuak, Koldo Mitxelenak aukeraturiko obrak eta Miguel Barandiaranek aukeratutako liburuak itzuliko dabez.

'Unibersidade eta izaera publikoko liburutegi anglosaxoietan izango da testua, eta oso liburu gitxik lortzen dabe hori', adierazi eban aurkezpenean Gregorio Monrealek, lanaren Atarikoaren egileak.

Bizkaiko Foru Zaharraren lehenengo bildumea zabala da eta, era berean, 'nortasun bizkaitarra eta euskalduna formalizetako testu garrantzitsuena', Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi eta aurkezpenaren arduradunak adierazo ebanez.

Horrezaz ganera, William S. Douglas ingeleseko bersinoaren sortzaileak baieztu dauenez, 'Foru Zaharraren 223 artikuluek, edo batzuek behintzat, Erdi Aroko Bizkaiko giroa ezagutarazoten dabe'.