Musikea  IV. urtea // 121. zenbakia

Eric Claptonek abuztuan kaleratuko dau 'Back Home' disko barria


Bizkaie!

Eric Clapton musikari ingelesak abuztuaren 30ean plazaratuko dau 'Back Home' izenburuko bere disko barria, baina 'Revolution' lehenengo singlea aspaldian entzun daiteke irratietan.

2001ean, 'Reptile' izeneko diskoa argitaratu ebanetik, estudioko lehen diskoa izango da 'Back home'. Clapton gitarristearen lan barriak 12 abesti izango ditu, batzuk argitarartu bakoak eta beste batzuk George Harrison, The Spinners eta Stevie Wonderren abestien bertsinoak. Steve Winwood, John Mayer, Stephen Marley, Pino Palladino, Billy Preston eta Robert Randolph dagoz artista gonbidatuen artean.

'Rock & Roll Hall of Fame' aretoan hiru aldiz sartu dan musikari bakarrak (The Yardbirds eta Cream taldeetako kide lez eta bakarkako artista moduan) barriro harrituta itxiko ditu zaletuak disko barriagaz.

Gauzak holan dirala, 'Back Home' disko barrian, 'So Tired', 'Say What You Will', 'Going Left' (Stevie Wonder), 'Love don’t love nobody' (Spinners), 'Lost and Found', 'Love comes to everyone' (George Harrison), 'One day' (Vince Gill) eta 'One Track Mind' lako abestiak batu ditu Eric Claptonek.