Euskaldunok munduan  IV. urtea // 120. zenbakia

Zumarragako Ospitalea, Novia Salcedo Fundazioa eta Euskalit, kudeaketako europar sarirako finalistak


Bizkaie!

European Foundation for Quality Management-EFQMk adierazo barri dauenez, 3 euskal erakundek Zumarragako Ospitalea, Novia Salcedo Fundazioa eta EUSKALIT-Kalitaterako Euskal Iraskundea urte honetako European Quality Award sarirako Finalista gelditu dira. Sari honek Europa mailan kudeaketan aurreratuenak eta emoitza onenak dabezan enpresa eta erakundeak saritzen ditu. Beste 13 enpresa be finalista dira eta horreen artean, munduan ezagunak diran BMW Chasis and Driveline Systems Production, Knorr-Bremse Rail System enpresa alemanak, edota Siemens Automation & Drives eta TNT Express Information Systems britaniarrak dagoz.

 Zumarragako Ospitaleak 2000. urtean irabazi eban Zilarrezko Q-a eta 2003an Urrezkoa.
 Novia Salcedo Fundazioa 2000 urtean izan zan Zilarrezko Q eta 2003an Finalistea EQAn.
 EUSKALIT-ek 2001ean lortu zuen Zilarrezko Q-a eta 2004an Urrezkoa.

Emoitza horreek Euskadi enpresa kudeaketan Europako ingurune aurreratuena bihurtzen ari dala erakusten dabe.

Datorren urriaren 3an Galeseko uriburuan, Cardiff-en, EFQM-k finalisten artean Bikaintasunaren Europar Sarituak zeintzuk izan diran adierazoko dau, bere kategori desbardinetan.

Emoitza honeek, Euskadi barrikuntza eta enpresa kudeaketan aurreratua dagoan herrialde lez eta Europako enpresek aliatu eta hornitzaile bikainak topau leikiezan ingurune lez aurkeztea ahalbidetzen dabe eta baita euren inbersinoetarako leku egokia be.