Euskaldunok munduan  IV. urtea // 120. zenbakia

Unai Basurko bizkaitarra prest belaontzian Australiari buelta osoa emoteko


Australiako abenturea amaituta, ‘Five Oceans’, bakarka eta geldialdiak eginaz, munduari bueltea emongo deutson estropadan parte hartuko dau. Ganera, estropadea Bilbon, 2006ko zemendiaren 5ean hasi eta 2007ko udaberrian amaituko da.

Hortik aurrera, 2008-2009ko ‘Vende Globe’ ospetsuan be parte hartuko dau Basurkok (29.000 itsas milia, bakarka eta geldialdirik barik) eta segurutik lagun handia dauen Jose Luis Ugarteren aholkuak eta gomendioak ondo gogoan hartuko ditu.

Suberterik onena opa deutsagu Portugaleteko itsas gizonari.

Bizkaie!

Australiari buelta osoa emotea eta, ahal dala, 37 egun baino gitxiagotan, era horretara munduko markea gainditzeko. Asmo ederra emoten dau baina ariketa lez, Open 60 motako belaontzi barria probetako baino ez dau egingo 6500 miliatako ibilbide hori Unai Basurko Portugaleten orain 32 urte jaiotako gazteak.

Abuztuaren erdialdera, Sidneyn jaurtiko dabe uretara Australian bertan eregitako ontzia eta beharrezko probak egin ostean, irailean ekingo deutse bideari Unai Basurkok eta Kanga Birtles ontzigile australiarrak.

Australian, belaontziaren eregite prozesua jarraitzen hilebete batzuk egin ostean, oraintsu, Bilbon egindako bidaiaren eta belaontziaren aurkezpen ekitaldian, Unai Basurkok berak emon ebazan zehaztasun guztiak: ‘irailean, hego hemisferioan udabarria dala aprobetxauta, Sidneytik iparraldera jotea da asmoa. Bidean munduko koral-hesi handiena zehartuko dogu eta ondoren, haizerik bako eremuan sartuko gara. Azkenik, haize aldakorrak eta mendebala lagun, Tasmania paretik Sidneyra helduko gara’.

Unai Basurko oso pozik dago 18 metroko luzerea dauen belaontziagaz: ‘Open 60 motakoa da, persona bakarrak erabilteko preparauta dago eta oso azkarra da, pisu arineko bela handiagaz horniduta’.