'Jaialdi 2005': Boisen hitzordua garagarrilaren 27tik 31ra
Bizkaie!
Euskal kulturearen jai handia hartuko dau datozen egunetan Boisek eta AEBetako, Euskal Herriko eta Diasporako euskaldun ugari bilduko dira bertan.
Euzkaldunak Boiseko Euskal Etxeak 'Jaialdi 2005' horretan parte hartzera konbidau ditu munduko euskaldunak. Jaialdia bost urtean behin ospatzen da Idahoko uriburuan, eta euskal kulturearen inguruko topagune garrantzitsuenetakoa da, bai AEBetan bai mundu osoan. AEBetatik, Euskal Herritik eta Diasporako beste hainbat eta hainbat lekutatik joandako euskaldunak alkartuko dira jai giro ederrean euskal jaia ospatzeko asmoz.
Era guztietako ekitaldiak atondi ditue: kontzertuak, dantza erakustaldiak, herri kirolak, pilota txapelketak, janari dastaketak, Euskal Herriari buruzko erakusketak... Hori guztia garagarrilaren 27tik 31ra bitartean.