Kulturea  IV. urtea // 120. zenbakia

Bizkaiko Arkeologia Museoa, 2007an


Azkenik, bisitariei Bizkaiko historiaren barri emoteko, erakusketa iraunkorretarako eta aldi baterako erakusketetarako aretoak, areto didaktiko bat eta tailer pedagogiko bat parauko ditue.

Eraikinari begira ipinita, gazteenek ez dabe gogoratuko estazino horretatik urteten ebela Bilbotik Txorierrira joiazan trenek eta, zehatzago esateko, Derioko kanposantura joiazanek. Halanda ze, tren ha lehengo bilbotar guztiek erabili eben, baina urteak ziran estazinoa itxita egoala eta, azken aldian, eraikina gaztetxe bihurtzeko ahaleginak be egin ziran, batez be Santutxuko Sorgintxulo gaztetxea zarratu ostean.

Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen honek Unamuno Plazaren ingurua eta, batez be, Mallonako galtzaden lehengo garrantzia berreskuratu gura dau, gure historia ezagutzeko balioko dauen azpiegitura kultural moderno baten bitartez.

Julen Gabiria

Bizkaiko Foru Aldundiak, 2004ko abenduan, Bizkaiko Arkeologia Museoa sortzeko proiektua ipini eban martxan, eta ointsu jakin da 2007an zabalduko dala museo barri hori, Bilboko Mallonako eskaileren behekaldean dagoan Lezamako Geltoki zaharrean.

Handik metro gitxira, begien pare-parean, Euskal Museoa dago, eta Aldundiaren asmoa da zentro bien jarduerak buztartuta egotea, izan be, gaur arte Euskal Museoa arduratu da Bizkaiko ondare arkeologikoa bildu, aztertu eta erakusteaz, eta, ondorioz, museo biek hartu-emon sendoa eukiko dabe. Horretarako, erakunde bien arteko loturak indartuko dituan organo bateratu bat sortu gura dau Bizkaiko Foru Aldundiak.

Halanda ze, indusketa arkeologikoetan topautako hondarrak aztertuko dira Arkeologia Museoan, baina, gainera, jenteari Bizkaiko historiaurrea eta historia erakutsiko jakoz, horretarako Euskal Museoak baino leku eta azpiegitura gehiago eukiko dau-ta Mallonako museo barriak. Modu horretan, parean dagozan museo bien espezializazinoa bultzatzeaz gainera, Euskal Museoa gehiago murgildu ahal izango da bere lan etnografiko handian.

Proiektua zelangoa izango dan aztertzen hasita, Arkeologia Museoak estilo klasikoa eta modernoa buztartuko ditu, eta 3.500 metro koadro eukiko ditu guztira, bost solairutan bananduta. Horreetatik, 1.000 metro koadro inguru sotoko solairu bi hartuko dituan biltegietarako izango dira. Sarrera nagusia Unamuno Plazatik izango bada be, biltegietako sarrerea Prim kalean egongo da, eta azpimarratzeko modukoa da materialak jasoteko espazio handi bat (100 metro koadro inguru) preparauko dabela, ibilgailu astunak bertaraino sartu ahal izateko.

Biltegien ondoko gela baten, katalogau baino lehenagoko prozesuan dagozan materialak gordeko dira, eta bertan garbituko da jasotako ondare guztia. Gainera, eta museoak ikerketarako be balioko dauela esan dogunez, ez da ahaztu behar ikerlariek testigantza, lagin eta material ugari eukiko dabela konsultetako moduan, horretarako atondutako beste biltegi baten. Bestetik, 200 metro koadro laborategietarako itxiko dira, eta aukerea dago, gainera, materiala zaharbarrizteko tailer bat be instaletako.