Musikea  IV. urtea // 120. zenbakia

La Oreja de Van Gogh Japonian zuzenean


Bizkaie!

Garagarrilaren 25ean eta 28an kontzertuak emongo ditu Donostiako taldeak, Bunbury, Marlango, Macaco, La Excepcion, la Mala Rodriguez eta Jotamayuscula Dj taldeakaz batera.

La Oreja de Van Goghek garagarrilaren 25ean eta 28an kontzertuak eskainiko ditu Tokion eta Nagoyan, Aichiko (Japonia) Mundu Erakusketan, Espainiako Estaduari eskainitako astea dala eta. La Oreja de Van Gogh, Marlango, Macaco eta Bunbury euren emonaldietako protagonista bakarrak izango dira; la Mala, La Excepcion eta Jotamyuscula Dj ospetsuak, barriz, hip hop musikeari eskainitako gala berezi batean parte hartuko dabe.

Amaia Montero buru dauen taldea SGAEren barruko Egile Fundazinoak Japoniako Erakusketan dauen apustu nagusiena da. Fundazino horrek hainbat kontzertu antolatu ditu garagarrilaren 21etik 29ra Tokion eta Nagoyan – Aichi barrutiko uriburuan –.

Alvaro Fuentes La Oreja de Van Gogheko taldekideak adierazo dauenez, Japonian joteko gogoz dagoz baina urduri hango jentearen erantzuna zelakoa izango dan ez dakitelako. Edozelan be, taldeak zaleen kluba dauka Tokion eta klubeko kide batzuek, ganera, taldearen abestiak ikasi dabez.