Musikea  IV. urtea // 120. zenbakia

‘Les Extravagances’ musika jaialdia Miarritzen


Musika-mota guztiak entzungo dira 12.000 lagunentzako lekua dauen Aguilera estadioan. Lehen egunean, Fishbone, Goran Bregovic, Anparanoia, Amadou & Mariam bikotea, La Rue Ketanou eta Daguerre taldeen txandea izango da. Funk musikea, world music, Maliko musikea eta beste hainbat estilo entzuteko aukera ezin hobea.

Hurrengo egunean, hilaren 30ean, barriz, Toy Dolls, Blues Explosion, Luke, Tiken Jah Fakoly, Ogres de Barback eta Ikus taldeakaz sekulako giroa sortzea espero da. Rock gogorra, reggaea eta musika elektronikoa izango dira nagusi.

Sarrerak:

-Egun baterako txartela: 27,50€
-Bi egunetarako: 47,50€

Bizkaie!

Musika mota guztiak hartuko ditu garagarrilaren 29an eta 30ean egingo dan jaialdi honek: jazza, rock & rolla, punk-musikea eta bestelako estilo batzuk; parte hartuko daben izarren artean, Goran Bregovic, Anparanoia, Toy Dolls, Fishbone eta Daguerre nabarmenduko geunkez.

Musika-jaialdi barria da garagarrileko azken astegoienerako antolatu dabena. ‘Les Extravagances’ izena jarri deutse eta Aguilera errugbi zelaian izango da hitzordua. Esandako moduan, musika-mota guztiak (jazza, funka, rock & rolla, punk-musikea, reggaea...) entzuteko aukerea egongo da CSM produkzino-etxeak antolatu dauen jaialdi honetan.

Miarritzek turismoa erakarteko beti izan dauen gaitasun horri eutsi nahi izan deutse jaialdi hau antolatzeko orduan. Udan herrira oporrak pasetan joaten diranei gauerako eskaintza bereziak egitea izan da helburua. Horregaz batera, etorkizunera begira, Frantziako jaialdi garrantzitsuenen parera heltzeko asmo sendoa agertu dabe.