Zurrukutuna
Zelan egin:
Aurre-preparazinoa; makailaoari gatza kentzeko, jarri plantxa berotan makailao zatiak gatz eta guzti. Itxi egiten, hezetu arte. Segiduan atara bol batera eta jarri ur hotzetan ordu laurenean, gitxi gorabehera. Berakatza eta piper berdea txiki-txiki ebagi eta piper txorizeroa berhidratau irakin bat emonez; ondoren, mamin guztia atara.
Preparazinoa; jarri oliba-orioa lurrezko kazola batean, berakatzagaz. Gorritzen hastean, gehitu piper berdea. Piperra eginda dagoanean, gehitu makailaoa eta dana batera sueztitu. Ondoren, gehitu ogi xerra sikuak eta piper txorizeroa; dana sueztitzen itxi behar da. Jarraian saldea gaineratu eta egozten itxi.
Su oso motelean egosiko dogu ordubetez. Amaitzeko arrautzak prijidu eta dana batera zerbidu gero. On egin.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria.
Kaixo irakurleok, oraingoan aspaldiko errezeta bat landuko dogu. Errezeta hau euskal sukaldaritzean hasi zanetik lehenengoetarikoa da, baina denporeagaz ia ahaztu be egin dogu eta ez geunke holakorik gura, euskal sukal sukaldaritza modernoaren sustraia eta oinarria dalako euskal sukaldaritza tradizionala. Beraz, haso gaitezan errezeta berezi hau preparetan.
Zurrukutuna
Osogaiak (4 lagunentzako)
- 200 gr. makailao gazitua.
- 200 gr. kipula.
- 100 gr. Piper berdea
- 3 berakatz ale.
- 250 gr. ogi.
- 50cl. Oliba-orioa.
- 4 piper txorizero.
- Litro bat salda.
- 4 arrautza.