Zinea  IV. urtea // 119. zenbakia

Kopps


Ez gagoz oso ohituta Europa Iparraldeko filmak jasoten eta ikusten eta are gitxiago ohiturazko umore baten ildoko komediak izan ezkero. Ez dogu behar lez ezagutzen gure auzokide europarren bizimodua eta, euren giroaren antzera, oso gizarte hotza dirala uste dogu.

“Kopps” pelikuleak aurreretxi hori goitik behera urratzen dau. Filmak herri txiki batean dagoan polizi komisaria baten ganeko istorioa kontetan deusku. Udalerri horretan kriminalidadea hutsaren hurrengoa da eta azkenengo kasu larria-edo aurreko hamarkadan izan zan. Horren ondorioz, agintariek komisaria behin betiko zarratzeko erabagia hartu dabe eta horrek ezustean atrapauko dauz herriko poliziak. Handik aurrera, ikusi ahal izango dogu legearen agente honeek makina bat egoera zentzunbakotan sartuko dirala, herriko kriminalidade maila handitzeko eta ondorioz beharra ez galtzeko.

Argumentua ez da lar originala, baina personaien karakterizazinoak, egoeren absurdoak, pelikula honen garapenaren surrealismoak eta personaien sentiberatasunak barre zantzoka hasteko aukerea emongo deutsue. Hamabost lagun inguru izan ginan film hau ikusten eta seguru nago guztion barre algarak aretotik kanpo entzun ahal izan zirana. Ederto pasetako asmo handi bako harribitxia.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Josef Fares.
- Herrialdeak: Suedia eta Danimarka.
- Iraupena: 90 minutu.
- Antzezleak: Fares Fares (Jacob), Torkel Petersson (Benny), Göran Ragnerstam (Lasse), Sissela Kyle (Agneta), Eva Röse (Jessica), Christian Fiedler (Folke), Erik Ahrnbom (Håkan), Harry Goldstein (Göran), Michael Fares (Mike), Viktor Friberg (Janne).
- Gidoia: Josef Fares, Mikael Håfström eta Vasa.
- Argazkia: Aril Wretblad.
- Muntaia: Michal Leszczylowski.