Kulturea  I urtea // 15. zenbakia - 2002ko abenduaren 1a

Unai Elorriaga (Narratibako Sari Nazionalaren irabazlea): 'gauzak arinegi doazelakoan nago'


5. Bertsolaritzatik, poesiatik eta Jorge Luis Borges, Juan Rulfo eta Julio Cortazarren obretatik edan dozu. Jakitun zara aurerrantzean eredu izango zarana?

Ez dot pentsetan. Bakotxak berea egin behar dau. Nik, egia da, eredu horreek aitatu dodaz. Izan be, kazetariek deskantsu barik eskatzen deutsuez ereduak, idazlerik maiteenak eta abar, eta zeozer esatearren, batzuk aitatu behar dozuz. Ederra da, ganera, zure izena horreen ondoan ikustea. Baina bakotxak ez badau bere aportazinoa egiten, alperrik dabil.

6. SPrako tranbia nobelearen gaztelaniazko itzulpena laster egongo da liburudendatan; uda osoa emon dozu gaztelaniazko itzulpena egiten eta gauzak arinegi doazelakoan gagoz. Zer uste dozu?

Neuk be inpresino bera daukat. Itzulpena hobeto egin leiteke, duda barik. Halan eta guzti be, horixe izan da Espainiako adituei hainbeste gustau jaken bertsinoa. Horma biren artean nago ni.

7. Alkarrizketak, deiak, lan-eskaintzak, berbaldiak, kongresuak...eta abenduaren 3an, euskerearen eguneko ekitaldietan parte hartuko dozu, zehatz esateko omenaldia egingo deutsue Miren Agur Meabegaz batera; horixe da hemetik aurrerako martxea. Agendan, egun guztiak iznago dozuz okupauta...

Egun guztiak, gau guztiak eta ez da amaierea ikusten. Egoera txarragoak be badagoz, baina...

8. Irakurteko astirik bai? Zein da mesanotxean dozun liburua?

Irakurteko astirik ez badago, asmau egin behar da. Igor Estankonaren 'Tundra' amaitzen nabil.

Bonny

'SPrako tranbia' Unai Elorriaga idazlearen lehenengo nobelea da, burua galtzen dagoan agure baten, Lucasen, gainbehera prozesua kontetan dauena, zortzi mila metrotik gorako Xixa Pangma mendia igoteagaz eta hilda dagoan emazteagaz amesetan egiten dauen pertsonaiaren gorabeherak. Liburu horregaz datorren urteko zezeilaren 14an 30 urte beteko dituan idazlearentzako Sari Nazionala lako saria irabaztea ez da makala. Idazleak berak eta bai danok be harriduraz hartu genduan erabagia, baina egia da lehenengo nobelea izan arren, maisutasunez idatzita dagoana. Zaparradea hasi baino ez da egin.

1. Zorionak Unai, eta aupada beroa. Bizitza osoa idazten pasetan dabenak asko dira eta holako saria jasoten dabenak, barriz, banaka batzuk. Zerrenda magiko horretan egotea presino eta karga handia be bada, baina edozein idazlek gura leuken presinoa. Saria jaso zenduanetik pasau dira aste batzuk eta, oso oker ez bagagoz, idazle gazteentzako Igartza bekearen laguntzinoagaz, hilebete batzuk barru kaleratuko dozun nobela barriaren azken ukutuak emoten ibili zara. Labayru Ikastegian itzultzaile beharra itxi eta idazle profesional legez bizimodua atarateko prest zagoz?

Ez dakit prest nagoan. Ez dakit hori egiteko aukerarik izango dodan. Ez dakit zelan hartuko dan bigarren nobelea. 'Ez dakit' asko dira horreek ganorako gauzak esan ahal izateko. Honek guztiak denporea behar dau eta emon egingo deutsat denporea. Hilebete batzuk barru hasiko naz gauzak planteetan, negua pasau eta burua hotz dagoanean. Beste alde batetik, egia da udabarriaren aurretxuan, martiaren hasieran edo argitaratuko dan bigarren nobelea amaituta dagoana, baina leitekeana da oraindino be ukutu batzuk egin behar izatea.

2. Zerrendan, Atxaga, Delibes, Cela, Torrente Ballester, Bryce Echenique eta, orain, Unai Elorriaga. Horixe da errealidadea. Seguruenik, narratibako sari nazionala irabazi dauen idazlerik gazteena zara eta lehenengo liburuagaz ganera.

Benetakoak izan arren, horreek datuak baino ez dira. Estadistikak politak dira egunkarietan, irratietan, politikan eta abarretan. Literaturan, zoritxarrez, ez dabe ezertarako balio. Emon behar dana papelean emon behar da, eta emoten ez bada, ez da aurrera egiten.

3. Euskalduna izateagaitik eta 'hasibarria' izateagaitik, entzun beharko zenduzan entzutekoak, ezta?

Batzuk entzun dodaz, bai. Zorionez, onerako gehienak. Neugaz berba egin dabenak pozik egon dira guztiak. Auskalo gero ze esaten dan atzetik. Ez dot pentsetan gauzak asko aldatuko diranik. Benetan poztu da jentea; izan be, ederto batean ikusten da poza benetakoa danean.

4. Nobela sarituan erabili dozun gaiagaitik eta gai hori tratetako moduagaitik, estiloagaitik, goraipamenak jaso dozuz. Idazketa prozesua luzea izango zan seguru; ideiak, esateko moduak behin eta barriro hausnartuko zenduzan, ze dana mimo handiz josita dagoala igarten da. Burukomin handiak eragin deutsuz liburu honek?

Pentsau baino handiagoak. Ordu asko emon dodaz papelaren aurrean eta, euskal idazle gehienokaz pasetan dan moduan, nire ordu libreak ziran erabilitako guztiak. Gauza asko itxi dot egin barik nobela hau idazteko.