Euskerea berbagai  IV. urtea // 118. zenbakia

Eugenio Agirretxe hil da

Goian bego


Argitaratutako lan nagusiak:

-Arantzazu’ko Ama Birjiñaren Bederatziurrena. 1946
-Umetxoen otoitzak. 1950
-Arantzazura erromes. 1956
-Aldi hartan eta Arantzazuren inguruan. 1955
-Baserriko lehiotik. 1965-1975 (prentsan argitaratuak)

Bizkaie

Garagarrilaren 7an hil zan, Bermeon, frantziskotaren komentuan, 84 urtegaz.

Eugenio Agirretxe Azpillaga Errezilen sortu zan, 1920ko zemendiaren 15ean. Zarautzen egin zan frantziskotar fraile, 1937an.

Bederatzi urtez San ebazan Soziologia ikasketak. Herri-misinoetan eta gizarte-arazoetan lan handia egin eban. Gerra osteko euskal eleizeak izan dauen sermoilari, misiolari eta hizlari sutsuen eta dotoreenetako bat izan zan: Euskal Herrian zehar hamaikatxu herri eta uritan ibilia zan eta garai haretan oso ezaguna jentearen artean.

Aranzazu, Anaitasuna, Goiz Argi eta Zeruko Argia aldizkarietan argitara emon ditu bere artikuluak. Artikuluak sinatzeko Egiaundi, Atarre eta Anaia goitizenak erabili ditu, besteak beste

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1957ko garagarrilaren 26an eta euskaltzain ohorezko, a, 1998ko apirilaren 24an.