De zaak alzheimer
Seguru asko film honen arrakastearen giltzarrietariko bat gidoian topau geinke; ondo idatzita dago eta kontakizunaren alderdi dramatikoetan egokiro sakontzeko bidea ebagiten dau. Ganera, intriga eta ikerkuntzen bilbea guztiz funtzionala da eta ekintza dosi ederrez horniduta dago.
Bestalde, traumek eta buruko gorabeherek ederto atondutako oinarri psikologikoari gaur egungo gizartean, zoritxarrez, oihartzun handia daukan beste osagai bat erantsi behar jako: pederastiaren arazoa. Delitu gorri honek bete-betean jo dau Belgika eta film baltz honen ardatza eta hagea horixe da: figura publiko garrantzitsuak inplikauta dagozan pedofilia sare bat.
Era berean, Hollywood-eko formuletatik urruntzen diran zehetasun garrantzitsuak daukaguz: polizia protagonistak ez dira betiko mutil ederra eta polizia txistezalea eta hiltzailea be ez dauz betiko topikoak beteten: ez da ona, ez txarra, ez zoroa ez zuhurra, guztiz kontrakoa baino.
Azkenik, antzezleen lana ona eta zuzena dala esan daiteke. Horrenbestez, gidoiaren, bilbearen, gaiaren eta antzezpenen koktela ona izanez, emoitzea argia da: aukera ona, ez galdu.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Erik Van Looy.
- Herrialdea: Belgika.
- Iraupena: 123 minutu.
- Antzezleak: Jan Decleir (Angelo Ledda), Koen De Bow (Eric Vincke), Werner De Smedt (Freddy Verstuyft), Jo De Meyere (Gustave de Haeck), Gene Verboets (Seynaeve), Dirk Roofhooft (Vader Cuypers), Laurien Van den Broeck (Bieke Cuypers), Deborah Ostrega (Anja), Hilde De Baerdemaeker (Linda), Geert Van Rampelberg (Tom Coemans).
- Gidoia: Carl Joos eta Erik Van Looy; Jef Geeraerts-en nobelan oinarrituta.
- Argazkia: Danny Elsen.
- Muntaia: Philippe Ravoet.