Musikea  IV. urtea // 118. zenbakia

Deep Purple eta Television Gasteizen


Deep Purpleegaz batera, bigarren talde bat hurreratuko da jaialdira, Television New Yorkeko taldea. 70. hamardearen amaierako ezinbesteko taldea dogu hau be; punk, jazz, abangoardiko rock musikea eta bestelako estiloak era personal eta propio batean landu izan dabez beti. John Coltrane, Dylan, Velvet Underground edota David Bowie moduko talde eta artistak izan dabez erreferentzia moduan eta gerora –gaur eguneraino- hainbat talde barrirentzako eragin handia izan dira, kasuan kasu, Gang of Four, Pj Harvey edota The Strokes moduko taldeentzako. Television taldearen diskorik garrantzitsuena ‘Marquee Moon’ da, euren ibilbidean sortu daben obrarik biribilena. Tom Verlainek gidatzen dauen taldea New Yorkeko rock musikearen abangoardia izan da beti eta datorren irailean, lehen aldiz izango dira Euskal Herrian. Ahal dala, ez eizue aukerea galdu.

Gotzon Uribe

Irailaren 2 eta 3an Gasteiz-en egingo dan Azkena Rock jaialdiaren harian ezusteko interesgarriak dagoz. Lehendik berbatuta egozan talde eta artistei Deep Purple eta Television talde klasikoak gehitu jakez.

Deep Purple taldea klasikoen artean kokatu behar dogu eta, duda barik, leku garrantzitsua dauka rockaren historian. Hirurogeiko hamarkadearen amaieran sortu zan taldea Britainia Handian. Hasierako pausuetan rock progresiboa landu eben gehienbat baina geldiro-geldiro hard rock doinuetara be jo eben. Gauzak holan dirala, 70. hamarkadan heavy moduan ezagutu zan estiloa ulertzeko ezinbesteko taldea bilakatu zan. Deep Purple taldearen diskografian disko garrantzitsu ugari nabarmendu beharko geunkez, besteak beste, ‘Machine Head’, ‘Fireball’ edota daborduko klasiko handia dan ‘Made in Japan’. Duda barik Deep Purple taldea hainbat eta hainbat talderentzako eragin eta eredu nabarmena izan da rock klasikoa jorratzen daben taldeen artean eta musikearen historiako talderik esanguratsuenetakoa izan da. Deep Purple taldea orain dala pare bat urte iksui genduan Donostian zuzenean eta orain barriro datoz bueltan Euskal Herrira. Gasteizen emongo daben kontzertuan, ondoko taldekideak izango dira taula gainean: Ian Gillan, Roger Glover, Ian Paice, Steve Morse eta Don Airey.