Musikea  IV. urtea // 118. zenbakia

Aritzatxu Rock Free jaialdia ate joka


Bizkaie!

Bermeoko 'Aritzatxu Rock Free' jaialdia ate joka dago. Garagarrilaren 15etik 16ra, musikea eta zinea izango dira protagonista kostaldeko herri bizkaitarrean. Aurten, Silverbullit (Goteborg), Delorean (Zarautz), Estheticiens (Bermeo), Reality Sound System (Marsella), Anthony Johnson (Jamaika) eta Murray Man (Jamaika) izango dira Pergolako karpapean, garagarrilaren 16an (zapatua), gaueko 22:00etan.

Aurretik, barikuan, Arturo Cisnerosek zuzendutako 'Bagdad Rap' filma izango da ikusgai Nestor Basterretxea Kultur Aretoan, gaueko 22:00etatik aurrera.

Silverbullit

Silverbullit 1995ean sortu zan Goteborgen (Suedia). Lehenengo diskoa ('Silverbullit') 1997an plazaratu eben eta bigarrena 2001ean ('Citizen Bird').

Argitaratu barri daben 'Arclight' lanagaz, suediarrek rockaren munduan lekutxua hartu dabe. Azken lanean, hainbat musika estiloren arteko nahastea egiteari ekin deutse eta arrakasta itzela euki dabe.

Delorean

Komunikabide batzuk 'underground nazionala' dalako eszenan sartu dabe talde zarauztar hau. 'Metropolitan Death' disko freskoagaz, disko-punk musikeari ekin deutse, beti be euren izaera propioa galdu barik. Disko hori ez da zarauztarren lehenengo lana, baina euren ibilbide laburrean inflexino-puntu legez bizi izan dabe, aurreko diskotik urrunago doa eta.

Talde gipuzkoarra baino lehenago, Estheticiens bermeotarrek joko dabe. Bongolocos, Howlin' Chihuahua edota Stubborn Daughters taldeetan ibilitako laukoteak osotzen dau taldea.

Reality sound system

Aurtengo jaialdiko barrikuntza nagusia kontzertuen ostean helduko da. Silverbullit talde suediarraren emonaldia amaitzen danean, Marsellako Reality Sound System-ek jarraituko dau giroa alaitzen, Anthony Johnson eta Murray Man musikari jamakiarren laguntzinoagaz.

Reality Sound System Londresko eskolearen semeak dira (Jah, Shaka, aba Shanti-I, Jah Tubby.s...).

Saio bakotxa aukera parebakoa da jatorrizko bersinoak eta argitaratubakoak entzuteko.