Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketako finala Getxon
Bizkaie!
Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketako finala garagarrilaren 16an izango da, Getxon. Egun horretarako, lehiaketa bera eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak.
Graffiti Lehiaketaren II. edizino honetan, 27 lan aurkeztu dira eta horreetatik hamar Getxoko hormetara eroango dabez egileek lehiaketako finalean hain zuzen. Euskal Herriko herrialde guztietako graffitigileek euren lanak aurkeztu dabez eta edadeari dagokionean, tarte guztietako parte-hartzaileak izan dira.
Hona hemen finalera heldu diren hamar graffitigileak:
- Haritz Irureta Piru (Zarautz, Gipuzkoa) eta Aitor Larrañaga Peli (Zarautz, Gipuzkoa).
- Hibai Garai Esan (Arrasate, Gipuzkoa) eta Iñaki Uriarte (Arrasate, Gipuzkoa).
- Imanol Garaizabal (Elorrio, Bizkaia).
- Eva Mena (Bilbo, Bizkaia), Ruben Daniel Martínez (Gasteiz, Araba) eta Jorge Martín (Iruñea, Nafarroa).
- Eneritz Velasco (Gasteiz, Araba) eta Egoitz Ponte (Gasteiz, Araba).
- Gorka González GO (Ermua, Bizkaia).
- Nuria Sierra (Berango, Bizkaia) eta Aratz Ruiz (Gasteiz, Araba).
- Asier López (Bilbo, Bizkaia), Aitor Jiménez (Astrabudua, Bizkaia) eta Maider Celada (Arrigorriaga, Bizkaia), Grafimatics taldea.
- Ander Garrosa (Gasteiz, Araba) eta Javier Romero (Gasteiz, Araba).
- Hodei del Barrio (Burlata, Nafarroa) eta Javier Landa (Huarte, Nafarroa).
Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoko eta Getxoko Udaleko ordezkariakaz batera, lehiaketan parte hartu ez daben zenbait graffitigilek be epaimahaia osotu dabe. Epaimahai horrek garagarrilaren 16ko finalean saritutako lau lanak aukeratuko ditu. Era berean, graffiti erakustaldian parte hartuko daben GoldXpression taldeko kideek be boto eskubidea izango dabe.
Graffiti Lehiaketearen finaleko jaialdia Getxo hartuko dauen zirkuituan izango da. Euskal Herriko II. Graffiti Lehiaketea bera zirkuitu osoan ospatuko da. Danetara, hamar graffiti egingo dabez aukeratutako egileek eta horreetatik saritutako lau lan aukeratuko ditu epaimahaiak. Honako ezaugarriak hartuko dabez kontuan:
a.- Kolorearen erabilera egokiena.
b.- Teknikarik onena.
c.- Emakumeek egindako graffitirik onena.
d.- Freskotasuna eta erakargarritasuna.
Azken saria Topaguneko kide Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteko kideek emongo dabe. Aurreko hirurak, barriz, Getxoko Udaleko ordezkariek. Xabier Paiak aurkeztuko dau sari banaketa ekitaldia. Sari bakotxa 1.200 eurokoa izango da.
Graffitigileek erabiliko daben materiala Fergasor enpreseak ekarriko dua, horixe da-eta Euskal Herrian zein Espainian Montana Cans spray markaren banatzaile ofiziala.
Ikusleak ere parte-hartzaile
Egun osoko ekitaldiak antolatu dira, ikusleek be parte hartu dagien. Lau gune egongo dira: San Nikolas plaza, Algortako metroko plaza, Arrigunaga eta Portu Zaharra, hain zuzen. Hona hemen jarduerarik esanguratsuak:
1.- Tailerrak: Perkusinoa, DJ, Scrach eta break dance (San Nikolas plazan) eta Graffitia (Portu Zaharran).
2.- Erakustaldiak: Graffitia, GoldXpression taldearen eskutik (San Nikolas plazan) eta DJ, Scharch perkusinoa eta break dance, Selekta Sound System eta Intxaurbreak taldeakaz (San Nikolas plazan).
3.- Haur Txokoa: Bizarra Lepoan euskara elkartearen ardurapean (Algortako metroko plazan).
4.- Skate pistea: norberak bere patin eta patinetea ekarri beharko ditu (Algortako metroko plazan).
5.- Kontzertuak: Eibarko KOKEIN eta Ziburuko M.A.K taldeak.