Jazz ekitaldiak Gasteizen eta Baionan
Gasteizen, buru-belarri jazzaldian
Gasteizen daborduko bete-betean dagoz jazz jaialdian sartuta. Garagarrilaren 10ean hasi zan eta 16ra bitartean izango dabe zaletuek euren gustuko musikea entzuteko astia.
IJFO International Jazz Festival Organization dalakoaren barruan dago sartuta uriburu arabarreko jaialdia. Alkarte horrek Europako eta Ipar Amerikako jazzaldietan garrantzi eta kalidade handiena daukien jaialdiak batzen ditu.
Datozan egunotan Madeleine Peyroux, Jamie Cullum eta Cassandra Wilson izango dira Gasteizen, besteak beste. Ganera, musikeaz gan, mintegiak be egongo dira, New York-eko Juilliard School-egaz alkarlanean Vitoria-Gasteizko Jazzaldiak VI. Jazz Mintegia antolatu dabe eta. Bertan, Chik Coreak maisu-klase bat eskainiko deutse musika-irakasleei eta musikari profesionalei.
Bizkaie!
Garagarrilaren 15etik 17ra ospatuko da aurten Baionako Jazz jaialdia; Gasteizkoa hasita dago daborduko, garagarrilaren 10etik 16ra bitartean izango da eta.
La Ruee au Jazz Baionako Jazz Jaialdian Archie Shepp eta Laurent de Wilde izango dira artista nagusiak. Hiru egunetan, dobaneko kontzertu asko eskainiko dira uriko hainbat txokotan eta bertara hurreratzen diranek musikeagaz gozetako aukerea izango dabe.
Laurent de Wilderen kontzertuak emongo deutso hasierea jaialdiari. Gaur egungo jazz elektronikoaren ordezkari nagusia da Washingtonen jaio baina Frantzian hazitako musikaria. Orain ia 20 urte ekin eutson ibilbide profesionalari eta, ordutik, hainbat disko plazaratu ditu. Emile Parisien gaztearen musikea ezagutzeko aukerea be izango da lehenengo egunean.
Archie Shepp saxofoi-joleak eta Mina Agossik alkarregaz eskainiko dabe kontzertua hurrengo egunean.
Didier Conchon, Miren Aranburu Ensemble, Tribal Poursuit, Alain Coyrel Quartet eta Tom Cat Quintet be Baionan izango dira.