Musikea  IV. urtea // 118. zenbakia

Berri Txarrak taldea disko barria grabetan dago egunotan


Bizkaie!

Berri Txarrak taldea disko barriaren grabazino lanetan dabil daborduko. 'Libre (c)', Berri Txarrak taldearen 5. diskoa izango da eta aurrekoek izan daben harrera eta kritika bikainak espero dira orain be. Karlos Osinaga (Lisabö) izan da teknikari aukeratua soinua hartzeko lanetarako. Behin grabazinoa eginda, taldea Kansas (AEB) aldera joango da, bertan kantuen nahasketak egiteko asmoagaz eta, horretarako Ed Rose (The Get Up Kids, Nirvana...) produktorearen laguntzinoa izango dabe.

Ezustekorik ezean, Berri Txarrak taldearen disko barria aurtengo urrian jarriko dabe salgai.

Halan da be, udea ez da hor amaituko, izan be, abuztuan talde nafarrak bere lehenengo bira latinoamerikarrari ekingo deutso; Mexikon eta Nikaraguan makinatxu bat kontzertu eskainiko dabez abuztuaren 19tik irailaren 3ra bitartean:

2005-8-19: Tampico (Mexiko). Rockfabrick.
2005-8-20: Mexiko DF (Mexiko). Foro Alicia.
2005-8-26: Managua (Nikaragua) Art Café.
2005-8-27: Esteli (Nikaragua).
2005-9-1: Leon (Nikaragua). Udal Antzokia.
2005-9-2: Granada (Nikaragua). Parque de los Tres Mundos.
2005-9-3: Managua (Nikaragua). La Curva.