Euskaldunok munduan  IV. urtea // 118. zenbakia

Euskerearen eta euskal kulturearen ganeko ikastaroa Boisen


Bizkaie!

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilereak Idahoko Boise State University-gaz eta Cenarruza Center for Basque Studies fundazinoagaz lankidetza-hitzarmena sinatu dau oraintsu. Hitzarmen honi esker, euskerearen eta euskal kulturearen inguruko ikastaroak izango dira uri estadubatuarrean.

Hasieran, ikastaroek AEBetako unibersidade-sistemako Mionor mailea izango dabe. Oinarri hori eukiko dabe euskerearen, euskal kulturearen eta euskaldunek AEBetara egindako emigrazinoaren inguruko azterketek eta ikerlanek.

Boiseko Basque Museum and Cultural Center-egaz alkarlanean eta Renoko Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroagaz hartu-emonetan egingo dira jarduera honeek guztiak.

Ekintzak martxan jarri ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 126.000 euro emongo ditu 2005-2008 epeko ikastaro akademikoetarako. AEBko kultura-sistemak antzeko kopurua emongo dau.

Ganera, jarduera akademikoaren euskarri modura, euskal gaien ganeko liburutegia egingo da Boiseko Basque Museum and Cultural Center-en.

Boisen eskainiko dira ikastaroak eta Europan eta Amerikan Eusko Jaurlaritzeagaz berbatuta eskaintzen diranen antzekoak dira.