Bon Joviren disko barria irailaren 19an jarriko dabe salgai Europan
Bizkaie!
Bon Jovi New Jerseyko talde betaranoak irailaren 19an jarriko dau salgai Europan azkeneko lana eta oraindino ez dago jakiterik diskoaren izenburua zein izango dan. Maiatzaren amaierarako egoan aurreikusita diskoaren aurkezpena baina azkenean atzeratu egin dabe. Bon Jovi taldearen 14. diskoa izango da.
Edozelan be, kantu barriak zuzenean ezagutzeko aukerea be egongo da, izan be, AEBetako boskoteak urrian hasiko dau birea hainbat herrialdetan zehar.
Daborduko badakigu disko barrian hamabi abesti sartu dabezala, lehenengoa 'Have a nice day' ezaguna. American Music Awards sari-banaketa ekitaldian abestiaren lehen bersinoa entzuteko aukerea egon zan baina horren estreinaldia garagarrilaren 18an izango da.
Diskoko abestietan 'barruan eukazan gaiei buruzko eretxiak' sartu dituala aurreratu dau Bon Jovik Billboard aldizkarian. Bestetik, taldeko kide Richie Samborak adierazo dauenez, disko barria rockeroa da, gitarra soinu sendoak dituana. Sambora jn.ak laster bakarka beste disko bat atarateko asmoa iragarri dau.