Euskerea berbagai  IV. urtea // 117. zenbakia

Euskañola


Markinan ura moztu dute (kendu dabe); Retegik tanto berria egin du (beste tanto bat edo tanto bat gehiago); Astean zehar lasto asko jaitsi zuen (Aste barruan, eraitsi eban; ‘zehar’ tokiari lotuta dator, denborari ez); Gorka Barakaldon dago irakasle bezala (irakasle da edo dago); Onintzek euskara ongi menperatzen du (=avasalla bien el euskara. Ongi daki); Soldadu albaniarrak ongi lo egin dute gaur gauean (Albaniar soldaduek bart ongi lo egin dabe); Beste egunean Mari ikusi nuen (Lehengo egunean edo lehenagokoan); Hor ezbeharrak maiz ematen dira (gertatzen, jazotzen); Bidea moztu dute (=han cortado, Bidea itxi dute); Gobernuak hizketaldiak mantendu ditu ETArekin (izan ditu); Zazpi hizkuntzetan hitz egiten zuen (zazpi hizkuntzez. Sintagma zuzena: euskaraz, ez euskaran mintzatu).’

Hor ageri diranak ez dira dagozan danak. Amaitzeko bi kontu:

1.- Neure ustez, euskañolez berba egiten dabenei iparrorratz bana emon behar jake, gitxinaka portu hobeetara parajetzeko ahalegina egin dagien.

2.- Gotzon Garate erdalguneko ikastetxe bateko errekreoan zoratu egingo litzateke. ‘Berdin ez.’

Beno, majos, pues hurrengo astera arte, bale?

Xabier Paia

Euskañola: ingurune erdalduneko ikastola eta ikastetxeetako umeen gaixotasun kronikoa. Euskerea + espainola = euskañola.

Eta ekuazinoa ondino gehiago deskonposatzen badogu euskañolaren mkt (multiplo komunetako txikiena) topetako, batuketea holan urtengo jaku: (euskerea = eskolan berba egiteko hizkuntza hori) + (espainola= eskolako atarian zain daukagun lagun gaztea) = euskañola (euskalduna izan gura dot, baina ez dakit zelan egiten daben euskaldunek lagunen artean, eze, erderearen gaztetasuna eta euskerearen berba batzuk nahastau y txatxi piruli!)

Inork ondino zalantzarik baldin badauka, jakin dagiala euskañolaren aldeko apologia egitera natorrela aste honetan. Sabino Aranarenak onartu ebazanik egon bazan, neure ideiak be bateren batek ez dauz horren arraro ikusiko. Izan be, euskañola ezin izan leiteke euskaldun batek txartzat jo leiken ezer. Euskañola hutsune bat tapetako pidgin bat da, euskerearen eta erderearen arteko osagarritasuna pil-pilean jarten dauen ‘hizkunzkia’.

Sareko bilatzailerik ezagunenean ‘euskañola’ bilatu ezkero, hau esaldiau agertzen da: ‘euskañola molatxen mazo’. Euskañolari buruzko ideia orokor batzuen azpian, eredu legez Ibarretxe, Ramon Jauregi edo Iturgaitz aitatzen dira. Hori holan bada, euskañolaren bereizketea egin beharrean gagoz.

Batetik, aurretik definidutako euskañola izango geunke, erdalguneko gaztetxu euskaltza(i)leek euskereari eutsi guran egiten daben pastela. Bestetik, euskerea ikasten belu hasi diranen euskal berbetearen lehen etapea izango litzateke. Baina batera zein bestera, argi dagoana da gizarteak ez dauela onartzen ez bata ez bestea; eta kasu bietan, bi-biak erderatik euskerarako trantsizinoak baino ez dira. Testuingurutik kanpo bada be, Larringanek eta Idiazabalek honako hau dinoe euskerearen kalidadeaz dabizela. Zehatz esateko euskañolaren antzeko aldagaiez dabiz: ‘[…] euskera martzianoa, exotikoa, sasiletratua, jatorzalea, euskañola, arrotza, iharra, komunikazinorako gauzaeztana, ... Kalifikatzaile horreen bitartez, hizkerea ez eze, haren ekoizlea be martzianotzat, exotikotzat, sasiletratutzat, ... har daiteke […]’. Eta zelakoa da holakoen berbakerea? Euskera erdalduna da, erderea oinarri daukan euskeraz bustitako kodea. Hemen Gotzon Garatek identifiketan dauzan euskañolaren forma batzuk (komatxo artean forma zuzenak agertzen dira):