Zinea  IV. urtea // 115. zenbakia

A good woman


Hainbat dramaturgoren lanak guztiz unibersalak dira eta, antza danez, edozein sasoitara egokitu daitekez ezelako sinisgarritasunik galdu barik. Baina, eretxiak eretxi, argi dago sasoiak aldatu eta jokalekuak eta testuinguruak guztiz desbardinak izaten dirana. Eta ez da gauza bera gizarte viktoriarraren fariseismo eta hipokresia agirian iminteko egindako lan zoragarria eta gaur egungo gizartea.

Ahor dago pelikula honetako akatsik larriena. ‘A good woman’ pelikulea idazle handi eta ezagun baten lan ospetsu batean oinarrituagaitik be, film honetako gidoian Oscar Wilde-k idatzitako esaldiak berbarik berba erabili dira gehiegi moldatu barik; dana dala, 30eko hamarkada ezin zan hain zorrotz eta zurruna izan, hau da, gona eta adar kontuak ezin ziran hain gai lizuntzat hartu, are gitxiago filmean agiri diran goi klaseen artean. Beraz, istorioa sasoi hurrago batera eroanda gaurkotasun handiagoa emon gura izan badeutsie, lortutakoa kontrakoa dala esan geinke.

Edozelan be, protagonisten antzezpen lanak nahiko txukunak dira eta Oscar Wilderen testuen ironiak eta zentzu bikotxak enkantu berezia daukie beti be. Alde horretatik, film honek entretenimentu gustagarri eta atsegina eskaini leike, lar eskatzen ez badeutsazue.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Mike Barker.
- Herrialdeak: Italia, Erresuma Batua eta Espainia.
- Iraupena: 93 minutu.
- Antzezleak: Helen Hunt (Mrs. Erlynne), Scarlett Johansson (Meg Windermere), Tom Wilkinson (Tuppy), Stephen Campbell Moore (Lord Darlington), Mark Umbers (Robert Windermere), Milena Vukotic (Lucchino kondesa), Diana Hardcastle (Lady Plymdale), Roger Hammond (Cecil), John Standing (Dumby), Jane How (Stutfield andrea).
- Gidoia: Howard Himelstein; Oscar Wilden "Lady Windermere-ren haizemoilea" lanean oinarritua.
- Argazkia: Ben Seresin.
- Muntaia: Neil Farrell.