Zinea
IV. urtea // 114. zenbakia
Anne Bancroft aktorea orain astebete hil zan
Bancroften lan ospetsuenen artean “The Graduate” eta “7 women” dagoz
Joseba Terreros
Anne Bancroft aktore estadubatuarra pasa dan astelehenean hil zan bizien larri baten ondorioz. Aktoreak 73 urte eukazan eta “The Graduate” filmean egin eban antzezpena zala-eta egin zan ezagun.
Bere lanik ospetsuenen artean, aitatutako “The Graduate” Mike Nicholsen filma (1967) eta “7 women” dagoz. Dustin Hoffman-egaz egin eban behar Bancroft-ek eta pelikula horri esker ospe handia lortu eban.
Aktore handi honek sari ugari lortu ebazan bere karreran barrena. Oscar saria eskuratu eban 1962. urtean “The miracle worker” filmean egindako lanagaitik; ganera, 1969an Urregorrizko Globoa emon eutsen, eta 1970. urtean Emmy saria.