Zinea  IV. urtea // 113. zenbakia

Maradonaren ganeko pelikulea hilearen amaieran filmauko dabe


Joseba Terreros

Pelikulaz ganera, Emir Kusturica zinemagileak futbol jokalariari buruzko dokumentala zuzendu dau.

Bagilaren amaieran hasiko da Diego Armando Maradona futbol-jokalari argentinarraren bizitzearen ganeko pelikulearen filmazinoa, Globomediak adierazo dauenez.

Marco Risi italiarrak zuzenduko dau pelikulea, eta aktoreak lortzeko casting-a egiten dihardu egunotan. Hiru aktorek egingo dabe Maradonarena. Izan be, argentinarraren umezaroa, nerabezaroa eta heldutasuna deskribiduko dauz Risik film horretan. Argentinan, Napolin eta Bartzelonan errodauko dabe lana.

Gidoilariek 10 ordu baino egin dabe Maradonagaz, familiakoakaz eta lagunakaz berba egiten informazinoa batzeko. Maradona Buenos Aireseko txabola batean jaio zan, eta munduko kirolaririk ezagunenetarikoa izatera heldu zan, baina oparotasun hori gainbehera etorri zan drogen munduan sartu zanean.

Kusturicak dokumentala egin dau

Pelikulaz ganera, Emir Kusturica zinemagile bosniarrak Diego Armando Maradona futbol jokalari ohiaren inguruko dokumentala zuzendu dau, Vecernje Novosti egunkariak adierazo dauenez. Buenos Airesen hasi zan pelikulearen errodajea martiaren 18an. Napolin, Bartzelonan eta Kuban be filmau eben, jokalariak leku horreetan urte asko egin dauz eta.