Sarean  IV. urtea // 113. zenbakia

‘.es’ domeinua merkeago


Bizkaie!

Oraintsu jarri dabe indarrean ‘.es’ Espainiako kodeagaz Interneten erregistretan diran domeinu-izenen plan barria. Operazino horreek ugaritzeko, prezioak asko bajatu dabez eta tramiteak erraztu egingo dira. Izan be, Europako merkadu nagusienakaz alderatuta, oso atzera dago horretan Espainia. Horregaitik, Gobernuak bultzadea emon gura deutso.

BOE Estaduko Aldizkari Ofizialean kaleratu eben pasa dan astean Plana eta daborduko erabiltzaileek ‘.es’ Interneteko luzapenak orain arte baino % 70,1 merkeago erregistrau ahal izango dabez. Tramitea agente erregistratzaile baten bidez egin ezkero, % 92,1 merkeagoa izango da.

Industria Ministerioko arduradunek adierazo dabe 2003an egindako araua lehenengo pausua izan zala eta orain aurrera egin beharra dagoala.

Araudi barriak kode honeei eragingo deutse: ‘.es’ generikoari; ‘.edu.es’ hezkuntzan erabilten danari; ‘.gob.es’ Administrazinoaren esku dagoanari; ‘.org.es’ erakunde eta alkarteek erabilten dabenari; ‘.nom.es’ persona fisikoenari eta ‘.com.es’ erabilera generikoa daukanari.