Berriz, euskerea ahoan, etxean eta kanpoan
Azkenik, ezin ahaztu ekimen horreek guztiak eta batzarretarako deialdiak, herritarren eretxiak edota egitasmoak jasoteko Euskara Batzordeak buletina kaleratzen dauena hilero. Herritarren arteko komunikazinoa euskeraz bermatzea eta gura daben alkarte/denda edo herritarrek barriak, oharrak eta asmoak zabaltzeko kanal euskalduna eskura jartea da hileroko buletinaren helburua.
Horreek egitasmo guztiok, Euskerearen Plan Estrategikoko lan-taldeetan, herritarrek proposatutako ekimenak dira, igaz Euskara Batzordeak abian jarritako Euskerearen Plan Estrategikoaren barruan.
Maite Gerenabarrena (Berrizko Euskara Teknikaria)
Aramaiotik bueltan, Berriz aldera egingo dogu osterea. Berriz herriaren izena entzuten dogunean, kiloko txuletak jatorkuz burura askori, baina oraingo honetan ez dogu gastronomiaz berba egingo, Berrizko Udala eta herriko zenbait talde edo alkartek euskerearen alde egiten dagozan beharraren ganean baino.
Berrizko egoerea
Berriz Gipuzkoatik hur dagoan herri txikia da, 4.246 biztanlekoa hain zuzen be eta, zoritxarrez, ez da euskera larregi entzuten kalean; euskerearen erabilera eskasaren aurrean, beharrean hasi ziran aspaldi; izan be, Berrizen euskerearen plan estrategikoaren bigarren ikasturteari ekin deutsie oraintsu. Ekimen eta proiektu asko preparau ditue igaz Berrizko herritarrek diseinautako Euskararen Plan Estrategikoan adostu zan helburu orokorra lortzeko asmoagaz: herrian euskerearen erabilerea sustatzeko, eguneroko egoeretan euskerea normaltasunez erabilteko eta ez dakienen artean modu naturalean zeozelako beharra sentiduarazoteko.
Datu esanguratsuak
2001ean egindako kale neurketearen arabera, Berrizen euskerearen ezagutza (1996ko datuak) % 56,36koa da eta erabilerea, ostera, % 13,2, hau da, kalean entzuten diran 100 alkarrizketatik 13 dira euskeraz eta ganerakoak gaztelaniaz. Adin taldeen arabera, ondokoak dira portzentajeak: zaharrak (% 17,21), helduak (% 9,3), gazteak (% 20,17) eta umeak (% 13,19).
Egoera horrezaz arduratuta, Berrizko Udalak, Elhuyarregaz batera, plan estrategikoa diseinau eban 180 berriztarren parte hartzeagaz. Gaur egun, hiru lantalde dabilz beharrean (merkataritza/ostalaritza eta zerbitzuetako taldea, alkarteena eta hezkuntzakoa).
Aurten, lantalde horreen ekimenez egindako planen artean, honeek azpimarratuko doguz:
- 'Udabarri hazi barri' kanpainea, euskaldun zaharron hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoagaz.
- Udaleku edegiak, herriko umeek udako aisialdietan euskeraz egin daien.
- Euskerea ikasteko udal diru-laguntzinoak euskaltegietako matrikulazinoetan.
- Hitzarmengintzea: merkatari/ostalari eta zerbitzuen arloa eta Udalaren artean bata eta alkarteen mundua eta Udalaren artekoa bestea.
Merkatari/ostalarien eta zerbitzuetako taldeari jagokonez, planaren diseinu fasean zehaztutako helburuak lortzeko bidean lehenengo pausuak emoten hasita dagoz; sektorean euskerearen presentzia areagotu, sektoreak hizkuntza biak menperatzea, baina beti euskereari lehenespena emonaz eta bezeroak euskerea erabili daian sentsibilizazinoa lortzeko asmoagaz.
Alkarteen kasuan, ostera, alkarteek antolatzen dituen ekintzetan euskerearen presentzia bermatzeko, alkarteen funtzionamentuan euskerea txertatzeko eta alkarteetako gazteek euskerea gehiago erabili daien hitzarmena sinatu dabe Berrizko 17 alkartek.
2002-2003 ikasturterako abian jarri gura diran ekintza esanguratsuenak honakoak dira:
- Herritarrei euskerazko saioak eskaintzea, herrian euskal giroa sortzea eta kulturearen aldetik eskaintzea zabaltzea.
- Hezkuntza mailan, barriz, Berrizko ikastetxeetako Hizkuntz Normalizazinorako Plangintzetako batzordeakaz alkarlanean bideratuko diran ekintzak:
a) Astean behin lehen hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleentzako jolasorduetarako dinamizatzaile bi egotea, batez be 'Xegi Xagu' egitasmoa aurrera eroateko. Euskerazko kantuak eta berba jokuak erabilten ditu jolas barriak.
b) Labayru Ikastegiaren eskutik, kantuak eta jolasak euskeraz egiteko ikastaroa. Ekintza hau, gitxi gorabehera, datorren zezeilean egingo da, eta guraso eta irakasleentzako dago beren beregi pentsauta.
d) Berbalagun Hitzarmena. DBHko ikasleek, gurasoek eta irakasleek parte hartuko dabe. Hitzarmena lagun biren artekoa izango da, eta berau sinatzen dabenek euskerea esparru guztietan erabilteko konpromisoa hartuko dabe. Urtebeteko iraupena izango dau hitzarmenak. Aste bi edo hirurik behin, hitzarmenaren jarraipena egingo da ikasleakaz motibazino saioak eta bestelakoak eginaz. Aitagarria, DBHko Hizkuntz Normalizazinorako Plangintzako taldeak be erantzukizuna hartu dauela kanpaina honetan.
- Guraso alkarteak osotzen dauen entrenatzaile taldeari trebakuntza ikastaroa eskainiko jako; izan be, umeen artean euskerearen erabilerea gehitzea lortzeko txikienakaz hartu-emon handia dabe. Berrizko AEKk emongo dau trebakuntza ikastaro hau eta, ezer baino lehen, entrenatzaileen euren beharrak identifikauko dira.
- Beste alde batetik, ikastaroa eratu dau Euskara Batzordeak Udalagaz euskera hitzarmena sinatu eben herriko 70 merkatari eta ostalariei begira. Ikastaroaren helburua eguneroko jardunean dendari eta tabernariek erabilten dituen agiriak eta oharrak euskeraz idazten jakitea izango litzateke.
- Herriko jente gazteagaz lan-boltsea osotzeko asmoagaz, begirale-eskolea antolatu da lehenengoz.