Star Wars. Episode III: Revenge of the Sith
Pantaila handian oso gitxitan ezagutu daiteke mito baten jatorria eta sorrerea. Une gogoangarri hori begien aurrean eukitea esperientzia interesgarria da. Eta horixe jazoten da pelikula honen kasuan.
Dark Vader zine munduko personaiarik maltzurrenetariko bat da, guztiok ezagutzen dogun ikono eta ikur bat, baina sinbolo guztien atzean persona bat dago. George Lucas-ek haxe kontetan jardun dau aurreko film bietan. Beste zer edo zer baino gehiago 'merchandising'-a saltzeko bitarteko bat zala emon arren, pelikula horreen emoitzea nahiko ona izan zan ikus-entzule zaharrak nahiz barriak izen handiko istorio honen hasikeran kokatzeko zereginari dagokionean.
George Lucas zuzendariak behin baino gehiagotan adierazo dauan lez, Star Wars-eko pelikula guztiak gizon edo andre baten ibilbidearen kontakizunak dira. Kasu honetan, efektu berezi ikusgarriez hornidutako foiletoi koherentea atondu dau. Edozelan be, aurreko eta hurrengo filmetan jazoten danaren antzera, pelikuleak ez dau bape sakontzen ez bilbean, ez eta personaien benetako motibazinoetan be.
Esanak esan, urruneko galaxia hau mundu guztiko ikus-entzuleen irudimenean sartuta dago eta Vader-ek alderdi ilunaren ikurra izaten jarraituko dau belaunaldi askotan.
Joseba Terreros
- Zuzendaria eta gidoilaria: George Lucas.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 145 minutu.
- Antzezleak: Ewan McGregor (Obi-Wan Kenobi), Natalie Portman (Padmé Amidala), Hayden Christensen (Anakin Skywalker), Ian McDiarmid (Kantziler Nagusia / Darth Sidious), Samuel L. Jackson (Mace Windu), Jimmy Smits (Bail Organa senataria), Frank Oz (Yoda [ahotsa]), Anthony Daniels (C-3PO), Christopher Lee (Dooku kondea), Keisha Castle-Hughes (Naboo-ko erregina), Silas Carson (Ki-Adi-Mundi / Nute Gunray), Jay Laga'aia (Typho kapitaina), Kenny Baker (R2-D2), Bruce Spence (Tion Medon), Temuera Morrison (Cody komandantea), Wayne Pygram (Tarkin gobernadorea), Peter Mayhew (Chewbacca).
- Argazkia: David Tattersall.
- Muntaia: Roger Barton eta Ben Burtt.