'Gastronomiaren onena', sukaldarion kongresua
Astelehena, zemendiak 18
Estadu mailan, sukaldari gazteen eta autore sukaldea egiten dabenen arteko txapelketeagaz hasiko da kongresua arratsaldeko 16:00retan. Aurtengo hautagaiak 10 sukaldari dira. Hogeita hamar urtetik beherako sukaldariak izango dira 10 sukaldariak eta honeen bikote laguntzaileak. Horreetatik 3 sukaldari pasauko dira eguaztenean izango dan finalera.
Jakin daizuen, aurreko urteetako irabazleak honeexek dira: Andoni Luis Aduriz, Sergi Arola, Josean Martinez Alija eta Beñat Ormaetxea.
- 18:05: Vitor Arguinzoniz jaunaren txandea. Bere espezialidadearen barri emongo dau, hau da, jatekoa txingarretan zelan egiten dauen.
- 19:00: Pregoia izango da, kongresuari hasikera ofiziala emoteko.
- 19:20: 'Lo mejor de la gastronomia' sariak banatzeko ekitaldia.
- 19:45: Martin Berasateguiren obra berezia ikusgai izango da.
Martitzena, zemendiak 19
Goiz osoan zehar adituek euren ponentziak aurkeztuko ditue.
- 10:00etatik 13:45era (Berbaldiak).
Carlo Cracco, 'Cracco Peck'
Manolo de la Osa, 'Las Rejas'
Josean Martinez Alija, 'Guggenheim'
Sergi Arola, 'La broche'
Carme Ruscalleda, 'Sant Pau'
- 17:00: Pascal Barboten ponentzia.
- 17:45: Maximiliano Alajmoren sukaldaritzearen ezaugarriez jabetzeko aukera ezin hobea.
- 18:30: Estadu mailan, patata tortilen lehiaketea.
- 19:30: urte osoko foie plater onenen aurkezpena.
Eguaztena, zemendiak 20
- 10:00etatik 13:45era (Berbaldiak).
Andoni Luis Aduriz, 'Mugartz'
Dani Garcia, 'Tragabuches'
Joan Roca, 'El Celler de Can Roca'
Jordi Roca, 'El Celler de Can Roca'
Gerhard Schwaiger, 'Tristán'
Pedro Subijana, 'Akelarre'
- 16:00: Sukaldari gazteen txapelketako finala; sailkapenak arratsaldeko 19.30 etan izango dira.
- 18:00: Davide Scabinen emonaldia.
- 18:45: Jacques Decoret jaunak zerbitzu tekniken ganean egingo dau berba.
- 19:35: Yukihiro Shidara eta Raúl Alexandre sukaldarien ponentziak.
Eguena, zemendiak 21
- 10:00etatik 13:45era (Berbaldiak).
Isaac Salaberria, 'Fagollaga'
Enrique Dacosta, 'El Poblet'
Hilario Arbelaitz, 'Zuberoa'
Enrique Martinez, 'Maher'
Albaro Martinez, 'Cubita Kaia'
Carles Gaig, 'Gaig'
- 16:00: arrozei buruzko erakusketea eta arroza preparetako zenbait errezeta.
- 17:00: Makailao arloan, Andoni Luis Aduriz eta beragaz batera Raimundo eta Fernando Garcia del Moral.
- 18:00: Ferrán Adriá maisuaren ponentzia izango da kongresuari amaierea emoorteko.
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Kaixo irakurleok: oraingo honetan lapikoak, saltsea, perejila eta ganerako osogaiak eta sutea baztertu eta osterea egingo dogu kanpora. Gu sukaldariok sukaldean edo ezkaratzean egoten gara gustura, baina lantzean behin besteek egiten dabena be ezagutu egin behar izaten da; izan be, gaur egun, gastronomia arloan jokera eta estilo desbardinak dagoz, eta ganerako arloetan lez, gure sektorean be ahalik eta gehien jakitea eta azken jokeren barri izatea da onena; gauzak holan dirala, errezetak beste okasino baterako itxi eta gaur gastronomia kongresu baten barri emon behar deutsuet. Donostian 'Lo mejor de la gastronomia' izeneko kongresua egingo dabe egun batzuk barru, 2002ko zemendiaren 18, 19, 20 eta 21ean; goiz eta arratsaldez izango dira ponentziak edo berbaldiak eta, horreez ganera, stand edo saltokiak egongo dira kongresuko egun guztietan, merkataritza etxe askoren eskaintzea ezagutu ahal izateko. Tartean, gogoratu 30 urtetik beherako Espainiako Sukaldari Gazteen Txapelketea be izango dala. Ostalaritza sektoreko profesionalentzako hitzordu garrantzitsua duda barik. Edozelan be, baten batek aparteko interesa izango baleu, ondoko telefono zenbakira deitu eta izena emon eta kasuan kasuko ordainketea egin beharko leuke: 'Lo mejor de la gastronomia' // Telefonoa: 943-472143 // Fax zenbakia: 943-473341