Zinea  IV. urtea // 110. zenbakia

Alfred Hitchcock Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiko protagonista


Atzera begirakoak eta andrazkoen gizarte bilakaerea

Lehenengo atzera begirakoak Robert Wise zinemagile estatubatuarra jasoko dau. Zinema estatubatuarreko zinemagilerik moldagarrienetarikoa dala dinoe; izan be, "The Sound of Music" edo "West Side Story"-ren moduko musikalek ospetsu bihurtu eben arren, gerrako zinea edo western genero pelikulak be landu dauz. Goenagak esan eban Zinemaldiak zer edo zer zor eutsola zuzendariari, 1996ko edizinoan epaimahaikidea be izan zalako.

Bigarren atzera begirakoa azken urteetako zinemagilerik polemikoenetakoa dan Abel Ferrarari opetsiko jako. Kultuzko zinemagile honen jarraitzaileek bere filmografia osoa ikusi ahal izango dabe Donostian, berbarako "Bad Lieutenant" edota "The Funeral". Ganera, Olaziregik iragarri dau Ferraren azken filmetako bat izatea itxaroten dabela: "Mary", Juliette Binoche-gaz, hatan be.

Bestalde, "Rebeldes e Insumisas" zikloak andrazkoen gizarte egoerearen bilakaeran oinarrituko ikuspegia eskainiko dau. Katherine Hepburn-en "A woman rebels" filmak ekingo deutso ziklo honi eta Geena Davis nahiz Susan Sarandon-en "Thelma and Louise" pelikuleak amaierea emongo deutso; bien bitartean, zinemako andre heroi guztien barri emongo dau zikloak.

Bizkaie!

Donostiako 53. Nazinoarteko Zinemaldiko kartelak Alfred Hitchcock zinemagilea eukiko dau protagonistatzat, haren heriotzearen 25. urteurrena dala eta; izan be, kasualidadez, 53 pelikula zuzendu ebazan bere lan ibilbidean. Era berean, Robert Wise eta Abel Ferrara zinemagileen atzera begirakoak eta andrazkoen iraultza soziala erakutsiko dauen "Rebeldes e insumisas" zikloa be eskainiko dauz.

Zinemaldiak ohiko iraupena berreskuratuko dau aurten (hamar egun), TVEren babesari esker, eta irailaren 15etik 24ra bitartean izango da. Joan dan urteko edizinoan iraupena bederatzi egunekoa izan zan aurrekontuagaz arazoak izan ziralako.

Donostiako Kursaal zentroan aurkeztu eben aurreko astean Zinemaldiaren edizino barria Edurne Ormazabal kazetariak eta Aizpea Goenaga aktoreak. Ekitaldian Mikel Olaziregi Zinemaldiko zuzendaria be egon zan.

Sail Ofizialeko kartelaren egilea Juanra Martín izan da. "Zinemaldiko bisitari ospetsu" modura Donostiara egindako bisita batean egin eutsien argazki bat berreskuratu dau kartelak. Sail Ofizialean 18 film lehiatuko dira, A mailako zinemaldietarako FIAPFen araudiagaz bat etorriz aukeratuak.

Zabaltegiko kartela Juantxo Egañak eta Borja Goitiak egin dabe. Kursaalaren kuboen antza daukien kutxa bi erakusten dauz atzealde baltz baten ganean. Etorkizun Latindarra sailari jagokonez, Nebraska Projectek egin dau.