Benetako iratzargailua, alperrrentzako egokia
Gotzon Plaza,
informatikoa
Alperraren leloa: ‘mesedez, bost minututxu gehiago’. Erlojuak goizeko zarpietan txirrina joten dauen bakotxean gehienok daukagu lelo hori. Honen aurrean zer egin? Jakina, iratzargailua amatau eta beste bueltatxu bat emon ohean.
Kontu hau amaitu egingo da: ‘Clocky’ izeneko iratzargaiua asmau dabe MIT (Massachussets Institut of Technology) institutuan. Bertako ikasle baten proiektua da eta adituek ideia ona dala dinoe.
Iratzargailua, ordenadorea eta robota tramankulu berean dagoz. Iratzargailuaren funtzinoa da helburu nagusia, baina gehiago be badago: korrika hasten da gau-mahaitik behera salto eginez eta gelako edozein lekutan ezkutetan dan bitartean. Gelan dagozan gauzen kontra topekadak ez joteko kapaz da eta hara eta hona dabil. Bideak egunetik egunera aldatzen ditu: gaur ohe azpian, bihar atearen atzean, etzi jesarlekuaren atzekaldean... Eta zertarako? Egiten dauen zaratea kontuan hartuta eta gau-mahaian ez dagoala jakinda, lo zorroan dagoan gure alpertxuak ez dauka beste urtenbiderik altzau eta trastea topetea baino, holan sikeran amatau egingo dau eta.