Sarean  IV. urtea // 110. zenbakia

Supermerkaduakaz barriro


Gotzon Plaza,
informatikoa

Orain dala pare bat hilebete edo honako barria aitatu genduan: Alemaniako supermerkadu kate batek ordainketak egiteko eukan sistemeari esker (eskuetan daukaguzan ikurrak irakurteko eskanerra) ez dago ez dirurik ez kreditu txartelik eroan beharrik.

Oraingo barria Estadu Batuetatik jatorku: erosketak egiteko karrotxuetan ordenadore txiki bat iminiko dabe. Zertarako? ‘Shopping Buddy’ izeneko ordenadore hau laguntzaile moduan erabiliko dogu: bertan atxikita daukan escaner baten laguntzinoagaz produktuen prezioa jakin geinke eta karrotxura sartzen doguzan produktuen balioaren batuketea egiten deusku, kutxara heldu baino lehenago jakiteko gure erosketen zenbatekoa zein dan.

Ordenadoreak produktuak ze pasilotan dagozan be esango deusku, eta horreetatik zeintzuk dagozan normalean baino merkeago. Beste bitxikeria bat: gure karrotxutik arraindegira edo harategira eskaerak egin geinkez, itxoretan egon barik; eskatu doguna kutxan emongo deuskue.