Ladies in lavender
Pelikula honetako protagonistak Judi Dench ia perfektua eta Europako zinearen irudi barria, Daniel Brühl aleman gaztea, dira. “Ladies in lavender” filmak istorio samurra eta xaloa kontetan deusku, ikus-entzuleak Cornualles-en 1936an kokatuz, bigarren mundu gerrearen haizetea Europa osoa gogor astintzen hasi zanean, hatan be.
Kanpotarrei guztiz itxitako komunidade txiki batean New Yorkera ailegau guran dabilen biolin-jole gazte bat sartuko da, behin bidaiatzen ebilen itsasontzitik jausi eta herri txiki horretako hondartzan agertu eta gero.
Gauzak holan dirala, herriko biztanle guztien bizimodua zelan edo halan aldatuko da, batez be aterpea emongo deutsien ahizta neskazahar nagusi birena. Mutil gazteak ezbeharraren ondorioz apurtutako orkatila osatzeko behar izango dauen errehabilitazino epean ganerako protagonistek giza nortasun eta izakerea be berreskuratuko dabe. Izan be, sentimentu eta personen arteko hartu-emon barik bizitzearen zentzuna galdu egiten da ohikeriaren ondorioz.
Halanda ze, honako hau film apala eta asmo handi bakoa izanagaitik be, antzezpenak sano onak dira eta gizatasun dosiak are handiagoak; hori guztiori ez da hain sarri ikusten gure zinemetako pantailetan.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Charles Dance.
- Herrialdea: Erresuma Batua.
- Iraupena: 99 minutu.
- Antzezleak: Judi Dench (Ursula Widdington), Maggie Smith (Janet Widdington), Natascha McElhone (Olga Daniloff), Miriam Margolyes (Dorcas), Daniel Brühl (Andea Marowski), Freddie Jones (Jan Pendered), Gregor Henderson-Begg (Luke Pendered), David Warner (Mead medikua), Clive Russell (Adam Penruddocke), Richard Pears (Barry).
- Gidoia: Charles Dance; William J. Locke-ren kontakizun laburrean oinarrituta.
- Argazkia: Peter Biziou.
- Muntaia: Michael Parker.