Sarean  IV. urtea // 109. zenbakia

IBM enpreseak 13.000 lagun kaleratuko ditu


Bizkaie!

International Business Machines (IBM) enpreseak 13.000 behargin inguru kaleratuko ditu kostuak murrizteko. Mundu mailan zerbitzu informatikoen eta programen bigarren enpresarik handienak da IBM.

Europako enpresatan egingo dau IBMk birmoldaketarik handiena, salmentak gitxi hazi diralako kontinente zaharrean.

2002tik egingo dauen langile murrizketa handiena da oraingoa. Urte horretan, 15.600 behargin kaleratu ebazan. Orain egingo dituan kaleratzeen ondorioz, 1.300 eta 1.700 dolar bitartean eskuratuko ditu hiru hilabetetan.

Kostuak murriztu eta diru-sarreren eta irabazien hazkunde txikiari aurre egiteko neurria da, IBMren arabera. Apirilaren 14an, 1.402 miloe pezeta lortu ebazan urteko lehen hiruhilekoan, eta akzinoak 82 zentimotan saldu ziran diru-merkaduetan, aurreko urteko epe berean baino % 2,9 karuago.