Sober: mendebaldeko Europako epidemia informatikoa
Ez atzera, ez aurrera
Pasa dan astean, Alemaniako Munduko Futbol Txapelketako antolatzaileen sistema informatikoa ez atzera ez aurrera geratu zan birus honek eragindako kalteak zirala eta. Partiduetarako sarrerak salgai egozan eta hainbat tramite ez-ofizial egin ziran birusak eraginda. Hori dala eta, hainbat jarraitzaile hasarre dagoz.
Bizkaie!
Sober birusaren azken bersinoak zeresan ugari emon ditu azken aldian. Datorren urteko Munduko Futbol Txapelketearen antolatzaileen ordenadore guztiak hankaz gora jarri ostean, oraindino be Sarean dabil. Mezu elektronikoen bidez zabaltzen da eta Macafee enpreseak daborduko egoerea kontrolauta dagoala iragarri arren, birus batek eragindako hamar arazoetatik zazpi Sober dalakoak sortzen ditu oraindino.
'Mendebaldeko Europako epidemia informatiko' legez definidu barri dau Kaspersky Labs errusiarrak. Birusen kontrako programak egiten ditu berak eta, esandakoaren arabera, orain pare bat urte hasi zan Sober birusa zabaltzen, baina azken bersino honek izan dau eragin gehien. Ingelesez eta alemanez idatzitako mezu elektroniko bidez sartzen da ordenadorean.
Bersino ezagunena, eta min gehien egiten dauena, Alemanian datorren urtean egingo dan Munduko Futbol Txapelketarako sarrerak tokau jatzuzala esaten deutsuna da. Biktimek mezuan datorren fitxeroa zabaltzen dabenean, birusak ordenadore horretan gordeta dagozan helbide guztiak irakurri eta danetara zabaltzen ditu erroak.