Musikea  IV. urtea // 109. zenbakia

Marilyn Manson eta Prodigy izango dira Festimad 2005 musika-jaialdian


Heavy

Marilyn Mansonek maiatzaren 27an, barikua, eskainiko dau ikuskizuna. Taula horretan bertan be Nightwish, The Hives, Wednesday 13 eta Muletrain taldeak izango dira. Egun horretan, baina beste eszenatokian, Slayer Kaliforniako heavy metal taldeak joko dau. Turbonegro, The Dilinger Escape Plan, Skizoo eta Legen Beltza taldeek be leku berean eskainiko dabe emonaldia.

The Prodigyk zapatuan egingo dau musika elektronikoaren erakustaldia. Incubs, Hermano, Mondo Generator eta The eighties matchbox B-line disaster taldeak be izango dira taula ganean. Beste eszenatokian, barriz, System of a down Ipar Amerikako rock gogorraren adierazle nagusienetakoa izango da, Fu Manchu, Cluth, Five Horse Johnson eta Hamlet taldeakaz batera.

Bizkaie!

Marilyn Manson, The Prodigy, Slayer eta System of a down izango dira Festimad Sur 2005 musika jaialdian izango diran talde nagusiak. CantueƱa Fuenlabradako parkean egingo dabe jaialdia maiatzaren 27an eta 28an. Aurten heavy doinuak izango dira nagusi. Egun baterako sarrereak 60 euro balio ditu eta egun birakoak 90.

Egun horreetan 60.000 lagun inguru batzea gurako leukie antolatzaileek, igaz baino 20.000 gehiago. Aurten, ganera, barrikuntza asko egongo dira; kontzertuen gunea barria da eta ur korrontea daukien komunak jarriko dabez. Ur beroa daukien dutxak be izango dira.

Aurreko urteetan eszenatoki bi izan dira, bata handia eta bestea txikia. Oraingoan, barriz, neurri bereko bi jarriko dabez, bata bestearen ondoan, ikusleak batetik bestera errazago joan ahal izateko.

Kanpatzeko gunea be handiagoa izango da, eta kontzertuak egingo dabezan lekutik hur jarriko dabe. Supermerkadu bat egongo da, eta, horrezaz ganera, janaria erosi ahal izango da hainbat postutan.